Fair Saturday Fundazinoaren saria jaso dau Labayruk

Bizkaie! 2023-09-28 12:24   Euskerea berbagai

Igone Etxebarriak, saria eskertzeaz ganera, Labayru osatzen daben guztiak izan ditu gogoan.

Fair Saturday Fundazinoak Labayru saritu dau, seigarren urtea da sariok emoten dabena, gizarte justuago, garatuago eta hobeagoa egiteko kulturearen bitartez inpaktua lortu daben norbanakoen, alkarteen eta erakundeen lana autortzeko.

Aurtengo sarituak ondokoak izan dira: Harvard SICI (Boston, United States); Chi-chi Nwanoku, Chineke! orkestrearen sortzailea; James Rhodes, pianistea eta idazlea; Evelyn Glennie, perkusinojolea; Emmanuel Jal, artistea eta gizarte aktibistea; Labayru Fundazinoa; Luis de Lezama, Santa María La Blanca ikastetxeko presidentea; eta Ahmad Sarmast, Afghanistango Musikako Institutu Nazinonalaren sortzailea.

Kulturea, arteak, diziplina asko lantzen dituen alkarte eta personak dira. Baina danak gizartean eragin positiboa, eraldatzailea sortu dabenak. Hori ikusi dabe Labayruko jardunean be, lan apal eta ekinaren bitartez, geure hizkuntzea, kulturea eta ondarea zabaltzen egindako lanaren bitartez.

Saria Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Kulturako diputaduak emon deutso Igone Etxebarria Labayruko zuzendariari.

Igone Etxebarriak, saria eskertzeaz ganera, Labayru osatzen daben guztiak izan ditu gogoan: Sortzaileak, laguntzaileak, zuzendaritzan eta Artezkaritzan ardurak hartu izan dituenak eta beharginak. Saria danentzat dala esan dau, gaurko Labayru guztien ekarpenaren emoitzea dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu