'Geldiezinak-Imparables' proiektuak emakume kirolariak nabarmenduko ditu
2023-09-27 13:55 KirolaBelaunaldi barrientzat erreferenteak sortzeko helburuei eutsiz.
Eusko Jaurlaritzako Kulturea eta Hizkuntza Politika Sailak, zehazki, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak eta Basque Team Fundazinoak Geldiezinak-Imparables proiektua aurkeztu dabe gaur EITBren Bilboko egoitzako Multibox Aretoan. Egitasmoak euskal kirolaren historian nabarmendu diran emakumeren lana balioesten dau, belaunaldi barrientzako erreferenteak sortzeko helburuari eutsiz.
Kimua Jantza Kolektiboaren GenErorAntz obrearen pasarte bategaz emon deutso hasierea ekitaldiari eta bertan izan dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bingen Zupiria Kulturea eta Hizkuntza Politikako sailburua, Gorka Iturriaga Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team Fundazinoko koordinatzailea, Joseba Urkiola EiTB Mediako kirol zuzendaria, eta Emakundeko zuzendaria dan Miren Elgarresta.
Ekitaldian, ondorengo kirolariak egon dira: Ibone Belaustegi, Bibiñe Belaustegi, Maialen Chorraut, Maider Unda, Ainhoa Ibarra, Maider Telleria, Teresa Motos, Ainhoa Ostolazala, Alazne Etxaburua, Nerea Arritu eta Karmele Gisasola. Gainera, konpromiso profesionalengatik bertaratu ezin izan diran Almudena Cidek eta Edurne Pasabanek aretoko pantailetatik agurra bidali dabe.
Europar Batasuneko Next Generation laguntzei esker finantziautako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez, Eusko Jaurlaritzeak gizartea aberastuko dauen ereduak sortu nahi izan ditu, batez be, goi-mailako euskal kirolari onenetako batzuen joana, oraina eta, kasu batzuetan, etorkizuna ikusarazoz.
Proiektuaren helburua da goi-mailako euskal kirolaren historian nabarmendutako emakumeen lana eta lorpenak balioestea eta, horrezaz gan, Eusko Jaurlaritzeak erabagi dau proiektua Basque Team Fundazinoaren bidez gauzatzea. Egitasmo guztiak kuttunak dira geuretzat, baina hau bereziagoa da. Kirolari honeek geure kulturea eta historiaren parte dira eta merezidutako tokia emon behar jake adierazo dau Bingen Zupiriak.
Alde batetik, Korima Filmsek produzidutako Geldiezinak dokumental saila astero eskeiniko da ETB-1en, domeketan, 11:30ean, Helmuga saioaren barruan. Gainera, formatu elebidunean banatuko da, azpitituluakaz, Basque Team Fundazinoaren gainerako kanaletan (youtube, webgunea eta sare sozialak) eta EiTBko Primeran plataforman. Kapitulu bakotxak hamaika minutu inguruko iraupena izango dau eta ondokoak izango dira protagonista: Ibone Belaustegigoitia, Maialen Chourraut, Maider Unda, Ainhoa Ibarra, Ainhoa Murua, Eli Pinedo, Almudena Cid, Leire Olaberria, Maider Telleria, Sara Carracelas, Edurne Pasaban, Karmele Gisasola, Nerea Arruti eta Alazne Etxaburu.
Ikus-entzunezkoagaz batera podcast bilduma bat egin da, aitatu gai eta protagonistakaz eta bakotxak 20 minutuko iraupena izango dau. Horreek EiTB taldeko plataformen bidez entzun ahal izango dira. Gainera, umezarora bideratuta, 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin eta fitxa didaktikoen bilduma egin da, aitatutako protagonistakaz, landutako gaiak publikoaren edadeagaz bat etorriz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!