Maria Paredes aktoreak 'Euskadi Basque Country, bertako produktuaren enbaxadore saria' jaso dau

Bizkaie! 2023-09-27 13:00   Zinemea

Sariak aktorearen lana aurtortu eta, aldi berean, tokiko eta kalidadeko produktua eta gastronomia sustatzea da asmoa.

Marisa Paredes aktore eta Espainiako Zine Akademiako presidente izan zanak, Euskadi Basque Country- bertako produktuaren enbaxadore saria jaso dau Donostiako Itsas Etxean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Gararapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailbururen eta Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariaren eskutik. Eusko Jaurlaritzeak bultzautako sariaren zazpigarren edizinoa da.

Saria Eusko Label markearen eta Basque Wine sustapen-markearen babespean dagozan kalidadeko Euskadiko elikagaien eta edarien bilduma bat da: Arabako Errioxako ardaoa, Euskal Sagardaoa, Txakolina eta Euskadiko artisau garagardaoa.

Tapia sailburuak adierazo dauanez, sari hau geure nekazaritzako elikagaien kate osoa sustatzeko eta balioesteko beste modu bat da, geure baserritarrek eta arrantzaleek eskainitako produktu bikainetan oinarritzen dana. Euskadiko BPGri % 10,7ko ekarpena egiten deutso eta 100.000 enplegu inguru sortzen ditu.

Eusko Label produktuak

Eusko Label markeak, ziurtagari horregaz Euskadiko goi-mailako 19 produktu ditu, Eusko Labelegaz egindako produktuez gan. Helburuen artean, kalidade maila eta jatorria segurtasun osoa bermatzea eta produktoreen lana defendidu eta sustatzea dagoz.

Eusko Labelen produktuak honako honeek dira: Euskal Okela, Euskal Esne Bildotsa, Euskal Baserriko Txarria, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Eztia, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Euskal Barazkiak, Ibarrako Piparrak, Euskadiko Lekariak, Oliba Orio Birjina Estra, Arabako zekaleak, Antxoa, Euskadiko Gatza eta Berdela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu