'Bizkarsoro' filma Zinemira atalean lehiatuko da
2023-09-27 10:54 ZinemeaProiektu herrikoia da, Baigorriko 200 herritar baino gehiagoren laguntzaz sortua.
Josu Martinezen Bizkarsoro film luzea Zinemira atalean lehiatuko da Donostiako 71. Zinemaldian. Existiduten ez dan herri batean kokatzen da kontakizuna, eta 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal kontetan ditu, ahozko lekukotasun eta idazleen testuetan oinarrituta.
Gastibeltza Filmak, Adabaki Ekoizpenak eta Tentazioa Produkzioak produzidutako lanak XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri txiki batek bizitako aldaketa sozialak agirian jarten ditu. XX. mendean, euskerearen desagertze eta biziraute prozesua kontetan dauen fikzinozko ikus-entzunezkoa da, Ipar Euskal Herriko herri txiki batean kokatzen dana. Baigorrin dago grabauta, urtero atal bat eginez. Beraz, proiektu garrantzitsua da neuretzat, oso herrikoia dalako. Euskaldunen historia kontau dogu, aktore amateurrakaz eta hegoaldeko eta iparraldeko euskal ekipo bategaz, aitatu dau Josu Martinezek.
Zinemaldiaren edizino honetan lan bi aurkeztuko ditu Martinezek, Bizkarsoro eta Mirande, film baterako zirriboa. Zuzendariak adierazo dauenez, beti izaten da polita estreinaldi giroa, jenteari zeure lana erakustea, hau da partekatzea. Oso pozik dagoala esateaz gan, zatika egiten joan dan 5 urteko lana izan dala nabarmendu dau eta emoitzea Zinemaldian estreinetea ederra izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!