Patronato Kirol Alkarteak 75 urte bete ditu
2023-09-25 13:29 KirolaAlkarteak saskibaloia sustatzeko duen konpromisoa nabarmendu dabe.
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Errotetak eta Udalbatzako beste kide batzuegaz batera, Patronato Kirol Alkarteko ordezkariei harrera egin deutse alkartearen 75. urteurrena dala eta.
Juan Mari Aburtok oroitzapen-plaka bat emon deutsee, eta alkarteak saskibaloia sustatzeko duen konpromisoa nabarmendu dau. Bilboko alkateak gogorarazi dauenez, Patronato Bilboko saskibaloian erreferente bat da, eta, batez be, Bilboko harrobia sustatzeko egindako lana nabarmendu dau.
Ildo horretan, eskerrak emon deutsez 75 urte igaro ondoren Patronato Kirol Alkarteak gazteenen artean kirola zabaltzeko eta sustatzeko programak ezartzen jarraitzeagatik, oso garrantzitsuak baitira bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Programa horien artean dau, esaterako, Udako Saski Eskola.
Patronato Kirol Alkartea euskal saskibaloiaren aitzindaria da. Bilboko Iturribide kalean sortu zan 1947an, eta oraindik be bertan du egoitza soziala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!