Maialen Chourrautek 6. amaitu dau kayak krosean Lee Valleyko Munduko Txapelketan
2023-09-25 07:57 KirolaLasartekoa izan da kanporaketa fasera sartu dan euskal ordezkari bakarra.
Maialen Chourraut Basque Teameko piraguisteak seigarren amaitu dau Munduko txapelketan jokatutako modalidaderik muturrekoena, lehen aldiz olinpikoa izango dana 2024ko Pariseko Jokoetan.
Lasartekoa izan da kanporaketa fasera sartu dan euskal ordezkari bakarra. Maialenek hamargarren amaitu dau kronometrautako txandea, 82.38ko denporeagaz eta 3.58 segundora azkarrena izan dan Camille Bilent frantziarragaz alderauta.
Lau txandatan jokatzen diran kanporaketetara pasetan ziran 20 onenak. Miren Lazkanok 25. postuan amaitu dau, Klara Olazabalek 51.ean, Olatz Arreguik 62.ean eta Pau Echanizek 43.ean gizonezkoen koadroan.
Lehen kanporaketetan dominadun olinpiko hirukotxak zazpigarren txandan hartu dau parte eta bigarren postuan helmugaratu da, Marjorie Delassus frantziarraren atzetik. Final-laurenetan atzeratuta egoela emotemn eban, momentu batean laugarren baitzan, baina azken erremonteko burrukearen ondoren hirugarren izatera pasau da eta Delassusen akats bati esker, azkenean bigarren postuan sailkatzea lortu dau, Noemie Foxen ondoren. Kanporaketea aldatz gora jarri jakon arren, Chourrautek ez dau amore emon eta finalerdietara heldu da.
Finalerdian Emma Vuitton frantziarra, Kimberley Woods britainiarra eta Noemie Fox australiarra izan ditu arerio. Halan da be, lehenengo biek egin dabe aurrera, final handira. Urrea Kimberley Woods britainiarrak irabazi dau, zidarra Camille Reent frantziarrak eta brontzea Eva Tercelj esloveniarrak. Gizonezkoetan Joseph Clarke britainiarra, Boris Neveu frantziarra eta Martin Dougoud suitzarra izan dira podiumean.
Pau Echaniz
Zortzigarren amaitu dau Lee Valleyko Munduko Txapelketan eta kayakeko plaza olinpikoa bereganatu dau, modu ez nominalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!