Victor Erize eta Estibaliz Urresola ez dira Oscar Sarietan izango
2023-09-21 08:30 ZinemeaJuan Antonio Bayona zuzendari kataluniarraren La Sociedad de la Nieve aukeratu dabe Estadua ordezkatzeko.
Espainiako Zinemearen Akademiak adierazo dauenez, La Sociedad de la Nieve izango da Oscar sarietan atzerriko film onenaren atalean lehiatuko dana. Beraz, euskal produkzino biak, Oscar Sariaren bidetik kanpo geratu dira.
Hori bai, Urresolaren 20.000 especies de abejas filmak Donostiako Zinemaldiaren Zinemira atala edegiko dau irailaren 22an eta Erizeren Cerrar los ojos, barriz, irailaren 29an ikusi ahalko da. Horrezaz gan, zuzendari Karrantzarrak Donostia Saria jasoko dau egun berean. Ikus-entzunezkoa, egun horretan bertan estreinauko da zinema-aretoetan.
La Sociedad de la Nieve
Uruguaiko Aire Armadaren 571. hegaldia, errugbi talde txiki bat Txilera daroana, 1972an jausi zan Andeetako bihotzean. 45 bidaiarietatik 29k urten eben istriputik bizirik. Ingurune gatx batean harrapauta, muturreko neurriak hartzera behartuta dagoz. Pablo Vierci idazlearen La sociedad de la nive liburuan dago oinarrituta.
J.A. Bayonak zuzendu dau filma eta gidoilari lanetan be ibili da ondorengo honeekaz: Bernat Vilaplana, Jaime Marqués eta Nicolás Casariego. Aktoreei jagokenez, besteak beste, Enzo Vogrincic, Agustín Pardella, Matías Recalt eta Estaban Bigliardi azaltzen dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!