Miren Lazkano eta Klara Olazabal, Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdietara
2023-09-21 07:54 KirolaBasque Team taldeko kirolari biek lehen jatsieran lortu dabe finalerdietarako sailkatzea.
Miren Lazkano eta Klara Olazabal euskal palistek Lee Valleyko (Ingalaterra) eslalom piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dabe eguaztenean jokatutako proban. Lehen jatsieran lortu dabe biek, ganerako parte-hartzaileen emoitzeari itxaron beharrik barik.
Taldekako probak egin ostean, banakako lehiari ekin deutse eta Lazkanok eta Mendizabalek minutu bateko aldeagaz nagusitu dira kanoa lehian. Lan bikaina egin dabenez, zuzenean lortu dabe finalerdietarako sailkatzea, arerioen emoitzen zain egon barik.
Miren Lazkanok seigarren egin dau, 98,51 segundotan (+3,40) amaitu dauelako, 23 atean zigorra jasota; Klara Olazabalek, barriz, bederatzigarren egin dau, lehen atea ikututa, 99,12 (+4,01) segundoko denporea eginez.
Kontuak kontu, gaur, kayaken txandea izango da eta prest dago Olatz Arregui: 10:32an hasiko da eta Maialen Chourraut 11:06ean eta Pau Echaniz, 12:36an (Euskadiko ordua).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!