24 zinema saio Mendi Tourraren udagoieneko agendan

Bizkaie! 2023-09-20 10:54   Zinemea

Bihar, hilak 21, emongo deutso hasierea Urnietako Sarobe Eszenatokian.

Mendi Tourrak udagoieneko agendea prest dauka mendiko zinemarik onena, puntako aretoetan aurkezteko. Urnietako Sarobe Eszenatokien Gunean hilaren 21ean hasiko da eta 17 herri/uritan ibiliko da zemendiaren 18ra arte, danetara 24 zinema saio eskainiz. Hortik aurrera, jaialdi nagusiaren zain egongo gara, BBK mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiari begira hain zuzen be.

Aurtengo negu-udabarriko sasoian 34 egoitza izan zituan Mendi Tourrak eta 10.800 ikusle batu ziran saioetan. Aurtongo datuak, 2019ko Mendi Tourreko datuen parean dagoz, 2011atik abiatu zanetik onenak.

Everest Sea to Summit, This is Beth, Egoland, Adrenaline Sucks, New Way Up, Iretargi, Agur Artzai, Doo Sar, De l’ombre à la lumiére edota Yhabril: el buscador de luz, lako pelikulegaz, mendiko zinema eskaintza zabala eta erakargarria eskaintzen dau Mendi Tourrak.

Mendi Tourrak jaialdi nagusiari emongo deutso lekukoa urte amaieran, XVI. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia, abenduaren 8tik 17ra. Genero honetako pelikula barri asko, mundu osokoak, aurkeztuko dira bertan, sarri egileak nahiz protagonistak Bilboko aretoetan egongo diralarik. Beraz, inspirazinoz betetako 10 egun izango dira.

Egitaraua

- Irailak 21: Urnieta.

- Urriak 4: Basurto (Bilbo).

- Urriak 7: Teruel.

- Urriak 15: Getaria.

- Urriak 16, 17, 18 eta 19: Madril.

- Urriak 17 eta 19: Leon.

- Urriak 17 eta 19: Salamanca.

- Urriak 20: Sopela.

- Urriak 20: Santa Brígida.

- Urriak 29: Markina-Xemein.

- Zemendiak 3: Elgoibar.

- Zemendiak 7: Santander.

- Zemendiak 11: Torrelavega.

- Zemendiak 14: Basauri.

- Zemendiak 16: Palencia.

- Zemendiak 16 eta 17: Errenteria.

- Zemendiak 17 eta 18: Potes.

Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu