Maialen Chourraut eta Olatz Arregui piraguistek zidarra irabazi dabe
2023-09-20 07:57 KirolaLaia Sorribesegaz batera Lee Valleyko Munduko Txapelketako taldekakoan.
Maialen Chourraut hiru domina olinpikoren jaubeak eta Olatz Arreguik, (biak Basque Team Fundazinoaren bekadunak), podiumeko bigarren mailara igon dabe Laia Sorribesegaz batera, Lee Valleyn (Ingalaterra) hasitako eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako kayakeko patruilen proban.
Lehiaketako lehen jardunaldia taldekako probei eskainita egon da eta euskal palistak bikain ibili dira. Maialen Chourrautek, Olatz Arreguik eta Laia Sorribesek osotutako hirukotea, entrenamenduetan egindakoa praktikan jarriz eta 15. atean ukitu bakar bat joz, urrea irabazteko gitxi faltau izan jake, Australiako taldetik +0.29ra. Britainia Handiak (+0.40) eskuratu dau brontzea.
Kayaketan be, gizonezkoen taldean, Pau Echaniz, Basque Teameko eta Euskadiko Federazinoko bikaintasun proiektuko kidea, hamargarren izan da, David Llorente eta Miquel Traveregaz batera. 18 ateetan ez dute ukiturik egin, baina euren denporea, 101.04, ez da nahikoa izan dominakaitik lehian sartzeko, Krakoviako Europako Jokoetan egin eben legez. Txapelketa horretan, aurtengo garagarrilaren hasieran, urrea irabazi ebebn.
Kanoan Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko bekadunek parte hartu dabe eta gipuzkoarrek, Nuria Vilarrublagaz batera, laugarren amaitu dabe patruilen probea. Dominak Britainia Handira, Txekiar Errepublikara eta Esloveniara joan dira. Lazkano, Olazabal eta Vilarrublaren hirukoteak 3.17ra amaitu dau, 15. atean zigorra jasota.
Gaur banakako lehiaketea hasiko da kanoako lehen txandakaz: Klara Olazabalek bere lehen txandea jokatuko dau 12:03an (Euskadiko ordua) eta Miren Lazkanok ondoren, 12:04an.
Lee Valleyko Munduko txapelketea oso garrantzitsuak da, ez bakarrik Munduko tituluagaitik, baita Paris 2024rako plazak jokoan dagozalako be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!