Martxan 'Beldur Barik' lehiaketea
2023-09-19 11:27 ZinemeaIkus-entzunezko lanak entregatzeko epea zemendiaren 10ean amaituko da.
Gaur, hilak 19, emon deutso hasierea gazteen artean ardintasunaren eta errespetuaren aldeko baloreak landu eta indarkeria sexistea prebeniduteko asmoz atontzen dan Beldu Barik lehiaketea. Gazteek zemendiaren 10era arteko epea izango dabe kultura matxista eta indarkeria sexistari aurre egiteko konpromiso personala eta kolektiboa islatzen dauen ikus-entzunezko lan bat aurkezteko. Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gidatzen dau Beldur Barik programea, Emakunderen bitartez, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta EUDELen babesaz.
Indarkeria sexisteari aurre egiteko jarrerak, gogoetak eta konpromisoak sormen artistikoaren bidez adierazotea da lehiaketearen oinarria. Lehiaketea, 12 eta 20 urteko gazteei dau zuzendua, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Urtero lez, lehiaketan bakarka zein taldeka (ikastetxean, ikasgelan, alkartean…) parte hartu leiteke eta ikus-entzunezko lanak, gehienez hiru minutukoak izan beharko dira.
Aurtongo edizinoan, hiru kategorietan nbanatuko ditue parte-hartzaileak: Lehen kategorian, 12-13 urte bitartekoak; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-20 urtekoak.
Guztira zortzi sari banatuko dira; Kategoria bakotxeko 400 euroko saria eta 200 euroko aipamen berezi bana banatuko dira. Horrezaz gan, 300 euroko herri-bozketaren bitartez parte-hartze saria emongo da. Baita ikus-entzunezko produkzino onenari 300 euroko saria emongo deutse. Kalidade artistikoari lan onenaren saria eta herri bozketan boto gehien lortu duaen lanari be saria emongo jakie. Herri-bozketa zemendiaren 16tik 19ra bitartean izango da, Beldur Barik web-gunearen bidez. Irabazleak abenduan jakinaraziko dira.
Informazino gehiago Beldur Barik-en webgunean eta hemen bideo promozionala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!