2023/09/23 .

Lapurdin, Askainen. | Jaialdiak

Skyrhune 2023

.

Irailaren 23an Skyrhune 2023 lasterketearen bederatzigarren edizinoa hartuko dau Askainek. Ipar Euskal Herriko mendi lasterketarik enblematikoena da, Larrun mendiaren gailurretik igaroten da eta Frantzia-Belgikako Golden Train National Series 2023 lasterketearen eta Euskadi Kopearen amaierea izango dau.

500 korrikalarik baino gehiagok baieztatu dabe parte hartuko dabela eta Ipar Euskal Herriko erreferentziazko lasterketa bihurtu da, Larrun mendiko igoereagaz eta parte-hartze errekor bategaz. Erronkea 21 km baino gehiagokoa izango da, 1.700 metroko desnibela pilatuta, ibilbidea sortu zanetik aldatu barik, probau daben zale guztien erantzun ona dala eta.

Kirol jai handia publiko guztientzat eta egun osoan zehar Askaineko plazan, musikea, proba osoa jarraitzeko pantaila erraldoi bat eta txikienentzat (ttikia) diseinautako ibilbide panoramikoenak zeharkatuko dituan 10 kilometroko martxa herrikoi bat. Dana prest egongo da jai ahaztezina izan daiten Askainen, mundu guztiari zuzendutako ikuskizun honen inguruan, ardatz nagusi biren gainean: Larruneren sensibilidadea gordetea eta animazino guztiak garatzea, aurtengo arrakastearen arduradunek adierazo dutenez.

Lasterketeak eta jai-ekitaldi guztiek iraunkortasunaren aldeko konpromiso handia dabe, eremu osoa Natura 2000 Sarearen babespean baitago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu