Arraun Lagunak eta Urdaibai dira 2023ko Kontxako Banderako irabazleak
2023-09-11 08:23 KirolaDonostiako taldea nagusitu da emakumezkoen mailan eta Bermeokoa gizonezkoetan.
Arraun Lagunak eta Urdaibai dira 2023ko Kontxako Banderako irabazleak. Donostiako taldea nagusitu da emakumezkoen mailan eta Bermeokoa gizonezkoetan.
Gizonezkoetan, Urdaibai izan da jaun eta jaube, lehia bizian bigarren Zierbena izan da eta Hondarribia hirugarren 2023ko Kontxako Banderako 2. jardunaldian, baita sailkapen nagusian be. Laugarren, barriz, Donostiarra izan da.
Emakumezkoen mailako bigarren jardunaldiko estropadan Arraun Lagunak izan da onena, nagusitasunez irabazita. Lehia parekatua izan da joaneko luzean, baina bueltakoan Donostiako taldeak maila bikaina erakutsi eta irabazi egin dau; donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren. Lehen jardunaldia irabazi eban Tolosaldeak laugarren postuan amaitu dau.
Ondarroa Arraun Taldea
Deskalifikau egin eben, Kontxako Banderearen bigarren estropadarako alineazinoa sasois kanpo aurkezteagaitik. Lehenengo jardunaldian Urdaibaik baino 40 segundu gehiago behar izan zituan estropadea amaitzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!