2023-2024 denporaldirako babes akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2023-09-08 10:14   Kirola

SteelPhalt Getxoko Bizkerre Futbol Taldearen babesle nagusia izango da.



Akordio horren arabera, Rotherhamen egoitzea dauen multinazional britainiarra Bizkerre n babesle nagusi bihurtuko da eta bere markea Bolueko zelaietan eta Getxoko taldearen lehen eta bigarren taldeen elastikoetan egongo da.

Babesletza-akordioak urtebeteko iraupena dau baina erakunde biek alkarregazko onurak sortuko dituan hartu-emon iraunkorrak eregiteko asmoa erakutsi dabe eta, beraz, barrikuntza-klausulak aurreikusten ditu.

SteelPhalt

Jatorri britainiarreko multinazionala da, Harsco Environmental taldekidea. 1964tik, SteelPhalt enpreseak asfalto mueta ezbardinak egiten ditu, errepide iraunkorrak eta ingurumena errespetetan dabenak eregiteko helburuari eutsiz. Gaur egun, asfaltoaren fabrikazinorako beharrezkoa dan teknologia garatu dabe agrega siderurgikoetatik abiatuta eta nahaste bituminosoak fabriketan be badabiz, % 95 arte birziklautako materialakaz eta karbono-aztarna negatiboakaz. Teknologia honek harrobiko materialen erabilerea ebitetan dau, bestela zabortegira eroango litzatekeen material bati erabilerea emoteaz gan.

Bulegoak Areetan (Getxo) dituan multinazional britainiarrak bere produktu ekojasangarrien zabalpen eta merkaturatze-prozesu bati ekin deutso maila globalean. Euskadi izan da Erresuma Batutik kanpoko lehen kokalekua eta Bizkerre aukeratu dau bidelagun, balioak bat datozelako.

Bizkerre

Bizkerre Futbol Taldea Getxon kokatutako emakumezkoen futbol taldea da. 21 talde ditu kategoria guztietan. (aurrejamin/eskola 1, 4 benjamin, 5 kimu, 4 ume, 2 kadete eta 5 senior) eta 320 jokalari baino gehiago. Bizkerreko lehen taldea, SteelPhaltek babestua, RFEFko 2. mailan dabil eta Bizkerreko bigarren taldeak igaz RFEFko 3. mailara igotea lortu eban. Getxoko kluba erreferente bihurtu da emakumezkoen futbolean estaduan eta etenbarik hazten dago, bere balioak eta sustraiak ahaztu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu