Sei domina euskaldunentzat Suitzako Munduko Sokatira Txapelketan
2023-09-04 07:40 KirolaGizonezkoen 560 kiloko mailan, Gaztedi izan zan zidarrezko dominea irabazi ebana.
Astegoienean Suitzan izandako Sokatirako Munduko Txapelketan euskal ordezkariek sei domina eskuratu ditue: zidarrezko bi eta brontzezko bi taldeka eta zidarrezkoa Euskal Selekzinoak.
Abadiño-Goiherrik zidarra irabazi dau finalean Txina Taipeiko Jingmei Dai Shi Dai taldearen kontra 3-0 galdu ondoren eta Gaztedik, barriz, brontzea irabazi eban hirugarren posturako lehian Cheadle talde britainiarraren kontra 3-0 irabazi ondoren.
Gizonezkoen 560 kiloko mailan, Gaztedi izan zan zidarrezko dominea irabazi ebana. Bizkaitarrek Perugia talde italiarrari irabazi eutsen 3-0, baina finalean 2-1 galdu eben Sins talde suitzarraren kontra.
Selezkinoen arteko lehian, Euskal Herriak 3-0 irabazi eutson Eskoziari gizonezkoen 560 kiloko mailan, baina finalean Suitzaren jkontra 3-0 galdu eta zidarrezko dominea eskuratu eban.
Domekan, barriz, Euskal Selekzinoak zidarrezko beste domina bat irabazi eban 580 kiloko maila mistoan. Finalerdietan Italiari 2-1 irabazi arren, finalean suediarrak indartsuagoak izan ziran, 0-3 nagusituz.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!