XVI. Animadeba, irailaren 6tik 9ra egingo da
2023-08-31 08:54 ZinemeaEuskal Herriko animazinoaren panoraman ezinbesteko hitzordu bihurtu da.
16. Animadeba Animazinoko Zinemaren Nazionarteko Jaialdia 2023ko irailaren 6tik 9era izango da. Debako Udalak hasieratik bultzatuz, urtez urte gero eta babes handiagoa lortu dau, Euskal Herriko animazinoaren panoraman ezinbesteko hitzordu bihurtu arte.
Programazinoan ume eta helduentzako animazinoko filmak (film luzeak eta film laburrak) dagoz eta horrezaz gan, case study (kasu azterketak), Work in Progress (hasierako fasean dagozan lanak), aurkezpenak, barriketaldiak, workshop-ak (tailerrak) eta kontzertuak.
Munduko 83 herrialdetatik 1.057 lan jaso dira eta horreetatik 80 film baino gehiago proiektauko dira jaialdian. Aukeratuen artean, produkzinoak bialdu dituen herrialdeak ondokoak dira: Ingalaterra, Amerikako Estadu Batuak, Txekia, Irlanda, Italia, Alemania, Portugal, Txina, Israel, Hungaria, Iran, Suitza eta Euskal Herria, besteak beste.
Guztira, 10 film labur lehiatuko dira Sail Nagusian eta, Zuzendari Barrien Sailean, barriz, 12. Epaimahaiak, bost sari banatuko ditu, film onena, gidoi onena, ikusleen saria, Zuzendari Barriak EHU saria, eta K saria (Kresala zineklubaren eskutik). Carmen Cordoba, Ligia Soare eta Signe Bauman izango dira aurtengo epaimahaikideak. Jatorrizko bersinoan proiektauko dira lan guztiak, euskerazko azpitituluakaz.
Sarrerak online hemen eskuratu daitekez edota Kutxa Zurian zinemaldiaren egunetan. Ohiko sarrerearen prezioa 4 euro izango da eta bonoak be hartu ahal izango dira, 20 euroan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!