Alauda Ruiz de Azuak 'Querer' telesail barria zuzenduko dau
2023-08-30 13:14 ZinemeaBizkaiko hainbat lekutan grabauko da.
Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendari barri onenaren Goya saria irabazi eban Cinco lobitos lehen film luzean egindako lanagaz. Orain, telesailetara egingo dau salto, izan be, Movistar Plus+erako telesail bat grabauko dau.
Querer izango da ikus-entzunezkoaren izena eta urrian hasiko dira grabetan Bizkaiko leku askotan. 2024an estreinauko dala aurreikusten da. Zuzentzeaz gan, gidoilaria be bada, Eduard Sola eta Júlia de Paz zinemagileakaz batera.
30 urte ezkonduta eta seme-alaba bi alkarregaz izan ondoren, Mirenek etxetik alde egin eban senarra bortxaketa jarraituagatik salatuz. Salaketa larri horrek, seme-alabak behartzen ditue amari sinistea edo errubakotasuna defendiduten dauen aitari babesa emotea aukeratzera. Familiarren arteko bidaia da giro judiziala pareleloan erakutsiz, helburu bategaz: egia ezagutzea.
Cinco lobitos
Zuzendari barri onenaren Goya saria irabazteaz gan, Laia Costak emakumezko aktore onenaren saria eta Susi Sanchezek antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi zituen.
Madrilen eta Bizkaian 2021eko garagarrilean egin eben Cinco lobitos, EITBren partaidetzeagaz; Lan kontuakaitik aste batzuk kanpoan emon behar ditu Javik eta Amaiak gurasoen etxera joatea erabagiten dau, euskal kostaldeko herri batera eta egun batzuetan umea jagoteko ardurea konpartiduten dau hareekaz. Berlinen estrenau eben filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!