Victor Iriarte zuzendaria Veneziako 80. Zinemaldian izango da
2023-08-30 09:08 ZinemeaEuskal zinemagileak, Sobre todo de noche haren lehenengo filma aurkeztuko dau.
Abuztuak 30ean emongo deutso hasierea Veneziako nazinoarteko zinemaldiak, eta bertan izango da Victor Iriarte euskal zuzendaria Sobre todo de noche lehenengo filmagaz. Giornate degli Autore sailean lehiatuko dan Sobre todo de noche, zinema baltzeko melodramea, La Termita Films, Atekaleun (Tamara García), CSC Films (Katixa de Silva), Portugaleko (Ukbar Filmes, Pablo Iraola) eta Frantziaren arteko (4A4 Productions) koprodukzinoa da.
Lola Dueñas, Ana Torrent eta Manuel Egozkue aktoreak ditu protagonista. Duero ibaiaren ertzean dagozen emakume bien arteko topaketea azaltzen dau. Vera (Lola Dueñas) gaztea zenean, ezin izan zuen bere semearen ardura hartu eta adopzinoan emon behar izan eban. Urte batzuk geroago, dana ondo atera ote zan jakin nahi izan zuen, eta erakundeek ez zala espedienterik existitzen esan zioten. Geroztik semearen bila jarraitzen dau. Filmazino lanak Euskadin, Madrilen eta Portugalen egin ditue.
Horrezaz gan, Urrezko Lehoia irabazteko hautagaien artean dagoz, besteak beste, El conde Pablo Larrainena, Memory Michel Francorena, Maestro Bradley Cooperrena, Priscilla Sofia Coppolarena, Evil does not exist Ryusuke Hamaguchirena eta Poor things Yorgos Lanthimos zuzendariarena.
Epaimahaiari jagokonez, Damien Chazelle zinemagile estadubatuarra izango da buru.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!