Iñigo Peñak urrezko eta brontzezko dominak irabazi ditu Duisburgeko Txapelketan

Bizkaie! 2023-08-28 12:10   Kirola

K2-1.000 metroko proban eta K2-500 metroko mistoan, hurranez hurran.

Iñigo Peñak, Basque Team-eko kirolariak, brontzezko dominea eskuratu dau K2-500 metro mistoko finalean, Barbara Pardogaz batera, Duisburgon (Alemania) jokatu dan Munduko Txapelketako azken jardunaldian.

Finalean lehia estua izan dabe, izan be, ontzi faborito bi egozan, orain arte K2 mistoan Munduko txapeldunak ziran Alyssa Bull eta Jackson Collins australiarrak eta Lena Roehlings eta Jacob Schopf alemaniarrak. Hirurak domina postuetan jarri dira estropadearen hasieratik eta ezarritako erritmo gogorrari eutsi deutse. Alemanirrek irabazi dabe urrea 01:33.033ko denporeagaz, Australiarrak zidarra (01:33.179) eta Peñak eta Pardok brontzea (01:33.912).

Peña, haren unerik onenetako batean dago goi mailako kirolari gisa. Holan adierazo eban oraintsu Krakoviako Europako Jokoetan parte hartu ondoren, eta holan erakutsi dau Munduko txapelketa honetan, izan be, domina bi eroan ditu etxera: urrezkoa K2-1.000 metrokoan, Pedro Vazquezegaz batera, eta brontzezkoa, Barbara Pardogaz batera, K2-500 mistoan. Gainera, hirugarren final batean be sartu da eta zortzigarren postua lortu dau K1-500 metrokoan.

Higinio Rivero kirolariak lortu dau eukan helburua

Higinio Riverok irabazi dau Duisburgon (Alemania) jokatzen ari dan Munduko sprint piraguismo txapelketan joan aurretik eukan helburu nagusia. Bizkaitarrak seigarren postuan amaitu dau VL2-200 metroko finala, 2024ko Pariseko Jokoetarako txartela ziurtatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu