XV. Zinema Express jaialdian parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2023-08-23 10:08   Zinemea

Portugaleteko XV. Zinema Express irailaren 23an izango da.

Irailaren 23an izango da Portugaleteko XV. Zinema Express jaialdiaren edizinoa. Atontzaileek, izena emoteko epea zabaldu dabe dagoeneko, irailaren 4ra arte.

Oinarriei jagokenez, gehienez 7 kideetako taldeak izan behar dira, adin muga barik. Ohikoa danez, film laburra jaialdiaren egunean bertan filmau beharko da, 10 orduko tartean, beraz, egunean bertan emongo da gaia. Horrezaz gan, Portugaleteko hiru toki grabau beharko dira (egunean bertan zehaztuko dabe) eta 3 minutu baino gutxiagoko iraupena izan beharko dute.

Lehenengo sailkatuek, ondorengo sariak jasoko ditue: lehenengo saria, 1.000€ eta trofeoa; bigarrena, 800 euro eta trofeoa; eta hirugarrena, 600 euro eta trofeoa.

Egitarua

- 08:30: Harrera Portugaleteko Gazte Gelan.

- 09:00: Gaia proposau eta jaialdiari hasierea emon.

- 19:00: Film laburrak entregatzeko epearen amaierea.

- 20:00: Film laburren emonaldia Santa Clara kulturtegian.

- 21:30: Epaimahaiaren deliberazinoa.

- 22:15: Sari banaketea Santa Clara kulturtegian.

informazino gehiago eta izena emoteko aukerea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu