Nadia Erostarbek 'Caraïbos Lacanau Pro' txapelketea irabazi dau

Bizkaie! 2023-08-21 10:39   Kirola

2019an Senegal Pro eta Heroes de Mayo Iquique Pro txapelketak irabazi zituan.

Basque Teameko Nadia Erostarbe, bosgarrena izan zan hilabete honetan Challenger Serieetako US Openean eta atzo, hilaren 20an hain zuzen be, irabazi egin eban Caraïbos Lacanau Pro txapelketan(Gironda, Frantzia).  

Finala oso estua izan zan. Nadia Erostarbe Qualifying Seriesen sailkapeneko hirugarren postuan dago eta ranking horretako zazpigarren surflari Tessa Thyssen frantziarraren kontra lehiatu zan. Erostarbek emon eban lehenengo kolpea, 5.50eko olatua harrapatuz (Thyssenek 4.50). Ondoren, Nadiak 5.23ko olatua hartu eban, eta Tessak, 6.07ko bat surfeau eban arren, ez zan nahikoa izan.

Beraz, Nadia Erostarbek irabazi zituan txapelketako 1.000 puntuak.

Horrezaz gan, 2019an Senegal Pro eta Heroes de Mayo Iquique Pro txapelketak irabazi zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu