Erize eta Urresola, EFA sarietako hautagai
2023-08-18 08:35 ZinemeaCerrar los ojos eta 20.000 especies de abejas filmegaz, hurrenez hurren.
Europako Zinemaren Akademia abenduaren 9an izango da Berlinen eta dagoeneko adierazo ditue zeintzuk diran sarietako lehen hemeretzi izendapenak. Horreen artean, euskal zinemagile biren lanak dagoz, Estibaliz Urresola laudioarraren 20.000 especies de abejas eta Victor Erize karrantzarraren Cerrar los ojos. 17 herrialdetako 19 proiektuk betetzen dabe lehenengo aukeraketa fasea.
Urresolaren opera prima, Berlingo Zinema Jaialdiacannesn izan eban mundu maialako estrainaldia. Bertan, Sofia Otero aktore basauritarrak sail ofizialeko interpretazino onenaren Zidarrezko Hartza jaso zuen. Hego Euskal Herriko eta estatuko 100 zinema areto baino gehiagotan emon da, 17.000 ikusle batuz lehengo aste buruan Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.
Cerrar los ojos, barriz, 76. Cannesko Zinema Jaialdian estreinatu zan. Victor Erizek, zuzendaria eta gidoilariak, Michel Gaztambidegaz batera idatzi dau filma. Besteak beste, Jose Coronado, Ana Torrent eta Maria Leon aktoreek hartzen dabe parte ikus-entzunezkoan.
Behin betiko hautagaien zerrendea, azaroaren 7an jakinarazoko da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!