Euskal proiektu bi aukeratu ditue Lau Haizetara Fororako
2023-08-10 09:09 ZinemeaAnimal (Kanaki Films) eta Calle de los Angeles (Limbus Filmak).
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizinoaren barruan egingo da XIX. Lau Haizetara Koprodukzino Foroa, irailaren 25etik 27ra. Bertan izango dira hamabost film egiteko beste horrenbeste egitasmo, eta aukeratuen artean dagoz euskal produkzino bi:
- Animal (Kanaki Films).
- Calle de Los Angeles (Limbus Filmak).
Aurtengo edizinoan parte hartuko daben beste hamabost proiektuak munduko leku askotatik datoz, besteak beste, Frantziatik, Portugaletik, Lituaniatik, Brasiletik, Islandiatik, Alemaniatik, Kanadatik, Iranetik eta Argentinatik. Ehun hautagai ingururen artean aukeratu ditu epaimahaiak.
Proiektuak Lau Haizetara Foroan aurkeztuko ditue, pitching saioetan, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen aurrean, horrek zabalkundean eta egitasmoa amaitzeko babesean lagunduko deutselakoan. Era berean, hamabost proiektuak 5.000 euroko Ibaia-Elkargi Saria irabazteko hautagai dira.
Dokumentalaren formatua erabilita interes sozialeko filmak egiteko proiektuak bultzatzea da Lau Haizetara Koprodukzino Foroaren helburua, batez be nazinoarteko zabalkundea izan leikienak kontuan hartuta. Oinarri hori erabilita aukeratu ditue aurtengo hamabost hautagaiak.
Zinemaldiagaz batera, Ibaia da Lau Haizetararen bultzatzaile nagusia, hau da, Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujaubeen Alkartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!