Víctor Iriarteren 'Sobre todo de noche' Veneziako 80. Zinemaldian

Bizkaie! 2023-07-28 08:19   Zinemea

Lola Dueñas, Ana Torrent eta Manuel Egozkue protagonista dituan lehenengo film luzea da Iriarte bilbotarrarentzat.

Giornate degli Autore sailean lehiatuko dan Sobre todo de noche, zinema baltzeko melodramea, La Termita Films, Atekaleun (Tamara García), CSC Films (Katixa de Silva), Portugaleko (Ukbar Filmes, Pablo Iraola) eta Frantziaren arteko (4A4 Productions) koprodukzinoa da.

Filmazino lanak Euskadin, Madrilen eta Portugalen egin ditue.

Abuztuaren 30etik irailaren 9ra izango da 80. La Biennale di Venezia eta Sail Ofizialeko Edoardo de Angelise italiarraren Comandante filmak ekingo deutso.

Horrezaz gan, Urrezko Lehoia irabazteko hautagaien artean dagoz, besteak beste, El conde Pablo Larrainena, Memory Michel Francorena, Maestro Bradley Cooperrena, Priscilla Sofia Coppolarena, Evil does not exist Ryusuke Hamaguchirena eta Poor things Yorgos Lanthimos zuzendariarena.

Epaimahaiari jagokonez, Damien Chazelle zinemagile estadubatuarra izango da buru.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu