Atlantida Mallorca Film Festeko ehun lan jarriko ditu Filmin plataformeak ikusgai

Bizkaie! 2023-07-26 10:16   Zinemea

Ander Uriarteren Karpeta urdinak eta Izaskun Arandiaren My way out ikusteko aukerea egongo da.

Aitatu bi horreezaz gan, besteak beste, Charlote Le Bonen Falcon Lake, Emmamnuelle Nicoten Dalva, Matiss Kazaren Neon Spring, Jona Trukanasen Pensive eta Mihi Mincanen To the north ikusi ahal izango dira.

Horrezaz gan, Rainer Wender Fassbinder zinemagilearen bilduma bat jarri dabe ikusgai.

Ganerakoan, Balear Ugarteetan egiten diran lanak ezagutzeko leku aproposa izaten da, izan be, lau film luzeren eta bederatzi film laburren proiekzinoak izango dira Seccion Balarics atalean.

- Atlantida Film Fest (garagarrilaren 23tik 30era)

- Filmin (garagarrilaren 23tik abuztuaren 23ra). 

Atlantida Film Fest

Orain 12 urte jaio zan gure herrialdeko lehen online zinema jaialdia eta eginkizuna zan zinema-aretoetan lekurik ez eben nazinoarteko film onenak ezagutarazotea. Lehen helburua ikusgarritasuna zan, bigarrena: Interneteko leihoari prestigioa emotea eta gero Mallorca heldu zan. Gaur egun, Atlantida munduko jaialdi hibrido garrantzitsuena da, izan be, 11. edizinoan 750.000 ikusle baino gehiago izan ziran bere egoitza bikotxean: astebete Mallorcan eta hilebete bat Filminen. Judi Dench, Ken Loach, Vanessa Redgrave, Stephen Frears, Roland Joffé, Barbara Broccoli, Boris Pahor, Barbet Schroeder eta estaduko zuzendari garrantzitsuenak zein nazinoartekoak etorri dira Mallorcara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu