Euskadik Florentzia Emilia - Romañari emongo deutso garaikurra Tourreko urtekera handia hartu daian

Bizkaie! 2023-07-21 12:06   Kirola

Domekan, garagarrilaren 23ean izango da ekitaldia Parisen.



Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Trophy Tour izeneko garaikurra emongo deutso Dario Nardella Florentziako Alkateari, Frantziako Tourraren 110. edizinoari amaierea emongo deutson podium ekitaldian. 2024ko Grand Départa Florentzia Emilia - Romañan hasiko da.

Ziortza Villa eta Julián Sanz ultrafondistek, 2022an Paristik Bilboraino pedalei eraginez ekarri eben garaikur hori. 48 ordu baino gitxiagoan 1.000 kilometro baino gehiago egin zituen, Donostia, Vitoria-Gasteiz eta Amorebieta-Etxano zeharkatu ondoren.

Tradizinoaren arabera, Eliseo Zelaietan lasterketea amaitu ondoren, hurrengo egoitzeak lekukotza hori irudikatzen dauen garaikurra hartzen dau.

Esangura horretan, 2023ko edizinoaren azken helmugea zeharkatu ondoren, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak erreleboaren ikurra Dario Nardella Florentziako alkateari pasauko deutso, izan be, 2024. urteko Tourreko Grand Départ Florentzia Emilia - Romañan izango da. Holan, euskal erakunde nagusiek Grand Départ Pays Basque 2023 atondu, errelidade bihurtu eta ospatzeko aurrera eroandako ekimen itzel honi amaiera ezin hobea emongo jako.

Parisen, Juan Mari Aburtogaz batera, hainbat agintari izango dira, besteak beste, Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko zinegotzia eta Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria. Gogoratu Pello Bilbaok eta Ion Izagirrek garaipen bana irabazi dabela aurtengo Tourrean, garaipen historikoak.

Grand Départ Pays Basque 2023ak, Euskadik mundu mailako kirol-ekitaldiak hartu eta antolatzeko duen gaitasuna balioesteko eta berresteko balio izan dau, baita euskal herritarrek kirol-ekitaldi handietan erakusten daben pasino eta inplikazinoa agirian ixteko be.

Lehenengo kalkuluen arabera, miloe bat persona inguruk urten eben kalera Tourraren Euskadiko Urtekera Handiaren asteaz gozetako. Hiru etapotara 840.000 lagun inguru batu ziran eta horreei gehitu behar jakez taldeen aurkezpenaz gozau eben beste 30.000 persona eta Fan Parkean ibili ziran beste 106.300 lagun.

Grand Départ Pays Basque 2023 ospatu arte, Tourreko garaikurraren trukea Frantziako uriburuan egiten zan, Parisen eta ohiko bideetatik eroaten eben hurrengo egoitzara, hegazkinez edo autoz, esaterako. Euskadik, ekitaldiagaz hunkituta, formula berezia planteau eban, adiskidetasuna, esfortzua, dedikazinoa eta hobetzeko pasinoa, txirrindularitzeagaz lotutako balioak, garaikurra Euskadira ekarteko erronkeagaz buztartuz.

Gauzak holan dirala, garaikurra jaso eta berehala Ziortza Villa eta Julian San ultrafondistek hasierea emon euten erronkeari: 1.000 kilometro baino gehiago zituen aurretik 48 bat ordutan Bilbo eta Paris lotzeko bidea egiteko. Aldez aurretik Donostiatik, Vitoria-Gasteiztik eta Amorebieta-Etxanotik pasau ziran, uri horreetako bakotxzean agintariek eta publikoak harrera berezia eginez espedizinoari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu