‘Anekumen’ filma, Locarno Residency topaketan parte hartzeko hautatua
2023-07-19 07:55 ZinemeaIrati Gorostidi zuzendaria euskal zinemako promesa handienetako bat da.
Lehen film luzeak jorratzeko laguntzea eskaintzen dauen Locarno Residency topaketeak aurtengo edizinorako aukeratutako lanen zerrendea iragarri dau eta horreen artean Irati Gorostidiren Anekumen filma dago.
Apellaniz y De Sosa enpreseak produzidutakoa da eta dagoeneko ibilbide luzea egin dau nazinoarteko hainbat merkadutan. Azpimarratzekoa da 2022an Donostia Zinemaldiko Ikusmira Berriak programan parte hartu ebala; 2023an, barriz, Indie Lisboako Co-production Forum ekimenean hautatu dabe eta oraintsu FIDLaben Culori Award saria jaso dau.
Zuzendaria, Irati Gorostidi, euskal zinemako promesa handienetako bat da. 2023 honetan Cannesko Kritikearen Astean Contadores film laburra estreinetako aukerea izan dau eta nazinoarteko hainbat jaialditan be aukeratua izan da, baita Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi – Tabakalera sailean be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!