'De buenas a primeras' film laburra, UPV/EHUko ikasleek sortua, Cantabria en Corto lehiaketan aukeratua
2023-07-18 08:09 ZinemeaKimuak-en homologo kantabriarrak hemengo eta kanpoko 200 jaialditan aurkeztuko dau lana.
Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoko ikasle Victoria Ladrónek, Alba Gómezek eta Josué Martínezek egindako De buenas a primeras film laburra Cantabria en Corto lehiaketarako aukeratu dabe. Film laburrak sustatzeko programa kantabriar horrek Espainiako eta nazinoarteko 200 jaialditan aurkeztuko dau. Lana 48 ordutan filmau eta editau eben, jatorrian Zinebi Expréserako sortu baitzan eta aitamen berezia jaso eben bertan.
Autoz egindako bidaia batean berbetan dabizen lagun biren istorioa kontetan da lanean; horreetako batek senargaiagaz hartu-emonak bertan behera itxi nahi ditu baina ez daki zelan egin eta lagunak entzun eta aholkuak emongo deutsoz; halan da be, publikoak espero ez dauen ezusteko bat dago, laburbatu dau Ladrónek. Alba Gómezegaz batera zuzendu dau filma eta Josué Martínez arduratu da argazki zuzendaritzaz.
Film laburrak Leku Films, Ladrónek eta Martínezek sortutako ikus-entzunezko etxe independentearen zigilupean egin dabe: proiektua unibersidadeko lana izateko ekin geuntsan baina emoitzea eta gure arteko hartu-emonak ikusita, aurrera jarraitzea erabagi genduan, azaldu dau argazki zuzendariak: Konfidantza handia geunkan eta kanpoko lanak proponidu izanak produktorak filma errealidade bihurtu eban, adierazo dau Martínezek.
Horregaitik, De buenas a primeras inflexino-puntu bat da, bai maila indibidualean bai produkzinoetxe legez be: Karrerea amaitu barik Cantabria en Corto lehiaketarako hautatuak izatea harritzekoa eta harrotzekoa da, autortu dau zuzendariak. Gainera, film laburraren banaketak erraztasun asko emoten ditu, izan be, Bartzelonako Mecal Pro 2023 nazinoarteko jaialdirako hautatu gaituela jakinaraz barri deuskue, azaldu dau Martinezek.
Oraingoz, ez jake lanik falta, hareen proiektuak egiteaz gan, enkarguzko lanak eta gustuko dituen lanen babesletzea tartekatzen baititue: Egin ditugun dokumental eta bideoklip batzuk ordaindu egin deuskuez –azaldu du Martínezek–; aldiz, film laburretan egiten ditugun lankidetzak eta zuzendari barriei emondako laguntzea musu-truk egiten ditugu, inbertidutakoa jaialdi edo lehiaketaren batean berreskuratzeko itxaropenagaz, jarraitu dau Ladrónek.
Leku Filmsekin lankidetzan ibiliko diran personak hautatzeko, Josué Martínezek honako baldintza hau bete deien behar dau: Lanean oztopo handirik ez jartea, proiektuei balioa eranstea eta esperientzia positiboa izan diten laguntzea, azaldu dau. Ez da nahikoa gauzak kontetako eta ikusteko dauen modua gustetea. Eroso egon behar dogu, lan giro ona egon daiten, gaineratu dau Martínezek. Orain, hareen proiektuetako batzuk beste jaialdi eta lehiaketa batzuetara aurkezten dabiz, Cantabria en Cortoko banatzaileagaz hartu-emonetan dagoz eta Lazos Gradu Amaierako Lanaren (GRALaren) postprodukzino prozesuan. Azken horrek hareen produkzino-etxearen zigilua daroa; Sol Arnedo dau protagonista eta zuzendari, Victoria Ladrón da zuzendari artistikoa eta Josue Martínez argazkilaritzakoa. Ebaluatu ondoren, lehiaketetara aurkeztuko dabe, emoitzeagaz oso pozik dagozalako.
Leku Filmsek ibilbide laburra dau, baina hainbat aintzatespen lortu ditu, kontuan hartuta gradua 2022-2023 ikasturtean amaitu dabela: Cantabria en Cortorako hautatu ditue, 2022ko Invisible Express Epaimahaiaren Saria jaso dabe Tuyas Mías lanagaz eta Mecenas filmaren aurkezpena egin eben Golem Bilbao zinema-aretoetan. Film hori Ikus-entzunezko Komunikazinoko beste ikasle batek zuzendu dau, Alberto Pérezek hain zuzen be; asmo handieneko proiektua dala uste dabe, 18 minutuko iraupenagaitik, 50 persona baino gehiagoko lantalde tekniko batekin lan egin izanagatik eta Ramón Barea delako protagonista. Artista polifazetikoak aktoreen zuzendaritzeari buruz berba egin eban eta sektoreko profesionalei gure proiektuetan parte hartzeko bildurra galdu behar genduala azpimarratu eban, dino Pérezek.
Aitatutako lanak ez dagoz jentearentzat eskuragarri baina bideoklip eta dokumental batzuk webgunean dagoz ikusgai. Plataforma hori hazi egingo da eta proiektu gehiago izango ditu ez baiteutse aterik zarratuko ekimen barriei. Ideak, ilusinoak eta anbizinoa ditue, baita film luze bat egiteko asmoa eta produkzino-etxe hori euren bizibide bihurtzeko gogo handia be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!