Gurutze Frades irabazle Gasteizko IronManean
2023-07-17 10:20 KirolaIurretarrak 08:46:18 markea ezarra dau.
Gurutze Fradesek proba bikaina egin eban, atzetik hasita, pixkanaka-pixkanaka lehenengo postuetara urreratzen hasi zan eta irabazi egin eban. Izan be, uger egin ostean ostean, bizikletan hain zuzen, 8. postutik laugarren postura egin eban eta ondoren, korrika, lehenengo postura egin eban salto, probea nagusitasunez irabaziz.
Esfortzuz eta sakrifizioz lortutako garaipena, haren palmareseko hirugarrena da, izan be, 2015ean Vichykoa irabazi eban eta 2022an, Cozumelekoa.
Bizkaitarrak, 08:56:18ko denporeagaz amaitu eban ironmana; bigarren postua, Svenja Thoes alemaniarrarentzako izan zan, 06:59 minutura; eta hirugarren postua, Els Visser herbeheretarrarentzat, 22,41 minutura sartuz.
Gizonezko IronMana
Gizonezko proban Gwénaël Changeon frantsesa izan zan irabazle, 8:22:18ko denporeagaz. David Mendes Mercado gasteiztarrak, bigarren postua lortu eban 08:38:51ko denporeagaz. Podiuma, Nicolas Durif-ek bete eban, irabazleagaz konparauta 19,42 minutu atzerago amaituz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!