Isabel Hergueraren ‘El sueño de la Sultana’ filmak mundu mailako estreinaldia izango dau
2023-07-17 07:50 ZinemeaHiru euskal film hautatu ditue Donostiako Zinemaldirako.
Isabel Herguera zuzendari donostiarraren El sueño de la Sultana filmak mundu mailako estreinaldia izango dau 71. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean. Uniko, Sultana Films, Gatoverde Producciones, Fabian & Fred eta Abano Produciòns etxeen film hau Rokeya Hosseinek 1905ean idatzitako zientzia fikzinozko ipuin feminista indiarrean inspirauta dago eta 2023ko Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian egongo da. El sueño de la Sultana filmak ibilbide bikaina egin dau dagoeneko mundu osoko merkatu garrantzitsuetan, besteak beste, WIP Annecy 2023an edota Ventana Sur eta Cartoon Movie 2022an; eta hainbat autortza jaso ditu, TorinoFilmLab Audience Design Award saria European Work in Progress Cologne atalean, adibidez. Gainera, sail berean Jaione Camborda zuzendari donostiarraren O Corno produkzino galiziarra estreinauko da.
Bestalde, Zabaltegi – Tabakaleran Irati Gorostidiren (Señor y Señora, Apellaniz eta Sosa, Tractora and Pirenaika) Contadores film laburra dago. Lan honek Cannesko Kritikearen Astean egin eban bere mundo mailako estreinaldia eta Curtas Vila do Conde edo Mexikoko Guanajato International Film Festival nazinoarteko jaialdietan parte hartu ondoren helduko da jaialdira.
Aitatu atalean, Ion de Sosaren Mamántula metraje erdiko filma dago. Señor y Señora, Apellaniz y De Sosa, Paola A. Filmproduktion eta Tasio enpresek produzidutako lanak Donostian izango dau mundu mailako estreinaldia, Estaduko zein nazinoarteko jaialdietan egingo dauen ibilbideari ekin aurretik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!