Ion Izagirre jaun eta jaube, zorionak!
2023-07-14 07:48 KirolaFrantziako Tourreko 12. etapea irabazi dau.
Helmugarako 30 kilometro falta zirala, gogor egin dau aurrera eta bakarrik heldu da Belleville-en-Beaujolaiseko helmugara. Cofidis taldeko ormaiztegiarrak euskaldun batek irabazitako bigarren etapea da, izan be, oraintsu Pello Bilbaok (Bahrain) irabazi eban.
Sailkapen nagusian, lehenengo bosten artean ez dago aldaketarik:
1 - Vinngegaard Jonas (Jumbo) 50:30:23
2 - Pogacar Tadej (UAE) + 0:17
3 - Hindley Jai (Bora) + 2:40
4 - Rodriguez Carlos (Ineos) + 4:22
5 - Bilbao Pello (Bahrain) + 4:34
Gaur etapa menditsua dago: Chatillon-Sur-Chalaronne-Grand Colombier. 1500 metroko tontorra da Colombier, 17 kilometroko igoerea da eta batez beste, % 7,1eko desnibela nabarmendu behar da.
Bilbon hasitako Frantziako Tourra amaitzeko, 10 etapa falta dira eta badago erasoa non jo, aupa mutilak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!