IronMan Gasteiz

Bizkaie! 2023-07-13 08:22   Kirola

Hilaren 16an izango da eta 58 nazinolidadetako 1.500 triatleta baino gehiagok hartuko dabe parte.

2023ko Nazinoarteko Ironmama datorren domekan, hilak 16, egingo da eta 58 nazinolidadetako 1.500 triatleta baino gehiagok hartuko dabe parte. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bigen Zupiriak IronMan Gasteiz 2023ren aurkepenean parte hartu dau.

Horrezaz gan, triatleta profesionalen kartel erakargarria izango dau, horreen artean, Gurutze Frades euskal triatletea egongo da, irabazteko lehiatuko da. Durangoko atleteak badau Munduko Txapelketarako lekua Konan, igazko zemendian Cozumelen Ironman txapalketea irabazi ondoren.

Kirolariek, lehenengo uger egin beharko dabe Ulibarri-Ganboako urtegian, 3,8 km hain zuzen be. Ondoren, 180 km-ko ibilibidea bizikletan. Amaitzeko, korrika proba egingo dabe uriaren erdigunean eta alde zaharraren inguruan, lasterketea 42,2 km-koa izango da. Probearen amaierea, Enparatza Berrian izango da.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu