Zorionak Pello Bilbao!

Bizkaie! 2023-07-12 08:05   Kirola

Zimmermannegaz esprintean irabazi dau bizkaitarrak Frantziako Tourreko 10. etapea.

Ilustrazinoa: @LeTour | Ikusi handiago | Argazki originala

Hamairu urtean amestutakoa egia bihurtu da. Etapan gora eta behera, igesaldian sartu, atzekoek erantzun ez eta azken esprintean, Pello Bilbao (Bahrain) izan zan azkarrena Georg Zimmermann (Intermarche) taldeko esprinter handiaren kontra.

Etapea irabazi osteako azalpenetan, Suitzako Itzulian jausi eta egun batzuk aurrerago hildako Gino Maeder taldekideari eskaini eutson garaipena Pello Bilbaok.

Sailkapen nagusian bosgarren dago orain Pello Bilbao:

Vingegaard (1), Pogacar (2), Hindley (3), Carlos Rodriguez (4), Pello Bilbao (5).

Gaur, 11. etapan Clermont-Ferrand eta Moulins arteko bidea (179,8) egingo dabe txirrindulariek eta laugarren mailako hiru tontor izango ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu