XIV. eta V. Bilboko Banderea garagarrilaren 15ean

Bizkaie! 2023-07-11 11:19   Kirola

Estropadea erlojupekoa izango da, denporaldi osoko formatu horretako bakarra.

Emakumezko traineruak 17:25etan hasiko dira, eta gizonezkoak 18:21ean.

Eusko Label Ligeak eta Euskotren Ligeak euren ibilbideari jarraituz, Bilboko itsasadarrera helduko dira datorren zapatuan. Bilboko uretan jokatuko diran estropada honeek, denporaldian zehar erlojupeko formatuan jokatuko diran bakarrak izango dira. Traineruak udaletxearen parean kokatuko dan urteeratik ekingo deutse eta Deustura helduko dira, hau da, Bizkaiko uriburuko leku esanguratsuenetatik igaroko dira, besteak beste, Zubizuriko zubia eta Guggenheim Bilbao Museoa, besteak beste.

Estropaden aurkezpenean izan dira Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea, Bizkaiko arraun taldeko ordezkariakaz batera.

Garagarrilaren 15ean jokatuko diran estropada bietako txandak sailkapenaren arabera banatuko dira, hau da, Euskotren Ligako lehenengoan sailkapeneko azken lau postuetan diran taldeak sartuko dira Tolosaldea Arraun Kluba, Nortindal Donostiarra, Orio Orialki eta Donostia Arraun Lagunak eta bigarren txandan, ostera, sailkapeneko lehen lau postuetan diran taldeak Tolosaldea Arraun Kluba, Nortindal Donostiarra, Orio Orialki eta Donostia Arraun Lagunak

Gizonezkoen kasuan, lehenengo Samertolameu Fandicosta, Itsasoko Ama Santurtzi, Ondarroa Cikautxo eta Kaiku Berez Galanta izango dira lehian. Bigarren txandan Lekittarra Elecnor, Orio Orialki, Donostiarra Amenabar eta CR Cabo da Cruz izango dira eta jardunaldia Getariak, Bermeo Urdaibaik, Hondarribiak eta Zierbena Bahías de Bizkaiak amaituko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu