Aitor Francesena Basque Teameko surflariak Europako txapelketea irabazi dau
2023-07-11 07:59 KirolaHemen zein kanpoan upealako indarra erakutsi dau Francesenak.
Europako Parasurfing Txapelketea aurten bueltau da, bost urteko geldialdiaren ondoren, eta A Frouxeirako (Valdoviño) Galiziako uretan onenak gainditu ditu, Prone 2 Women, VI 1 Men eta Prone 2 Men kategorietako azken kanporaketatan. Sarah Almagro, Aitor Francesena Gallo eta Ander Goenaga euren surfingari esker nagusitu dira kategoria horreetan eta Europako tituluak eroan ditue banaka. Gainera, puntuak batu ditue taldeak multzoen lehian gauza bera egin eian. Espainiaren atzetik, Portugalek eta Alemaniak osotu dabe EuroParaSurfing 2023ko podiuma eta laugarren postua Italiak irabazi dau.
Banakako lehian Aitor Francesenak Ben Neumann alemaniarra eta Matteo Salandri italiarra gainditu ditu. Urre hori Estadu mailan aurten lortutako garaipenei gehitu behar jake eta, batez be, jokoan diran munduko zirkuitu bietan irabazi dituan tituluei:
Alde batetik, Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour 2023 txapelketak hiru ekitaldi ditu: Hawaii Adaptive Surfing Championship, maiatzaren 8tik 13ra Waikikin (Oahu) jokatutakoa; Costa Rica Open Pro of Adaptive Surfing, bagilaren 20tik 23ra Puntacanterasen (Costa Rica) jokatutakoa; eta finala, US Open Adaptive, irailaren 6tik 10era Oceansiden (Kalifornia) egingo dana. Zirkuitu honetan 17 herrialde baino gehiagoko 100 surflari baino gehiagok parte hartzen dabe eta Aitorrek lehen proba biak irabazi ditu.
Bestalde, AMP Surfak (Surfealari Anputatuen Elkartea), Surf Leaguerako sortzaileek eta Nazinoarteko Surf Elkartearen (ISA) berme eta estandarrakaz, beste zirkuitu paralelo bat dakar eta horretan Aitor Francesena be nagusi da. Lehen garaipena Kalifornian etorri zan eta bigarrena Jacó hondartzan (Costa Rica). Zirkuitu honetan finalak Kalifornian egingo dira urrian edo zemendian eta oraindino baieztatu barik dago Huntington Beachen edo Pismo Beachen izango dan.
Aitor Francesenaren palmaresak ez dau mugarik. Espainiako txapelduna da 2016an eta 2020an Munduko txapeldun izan zan, 2017an brontzea irabazi eban eta 2018an eta 2021ean laugarren izan zan. Orain arte egindakoez gan, 2022an, Munduko zirkuituan lehiatzen hasi eta irabazi egin eban, US Opena irabaziz eta Waikikin bigarren postua boltsikoratuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!