XXIII. Atletismoaren Nazinoarteko Bilkurea hurrengo eguaztenean

Bizkaie! 2023-07-10 12:27   Kirola

World Athletics-en Global Calendar-en barruko ekimena da.

Zorrotzako Udal Kiroldegian Atletismoaren Nazinoarteko Bilkuraren XVIII. edizinoa egingo da hurrengo eguaztenean, hilak 12.  World Athletics-en Global Calendar-en barruko probea da, beraz, munduko hainbat herrialdetako 40 kirolari baino gehiagok hartuko dabe parte. Bilbao Kirolak soziedadeak eta Bilbao Atletismo Santutxu klubeko atletek atondu dabe hitzordua.

Aitatzekoak dira Ana Peleteiro, Archie Davis britainiarra, Abdesasalem Ayouni tunisiarra, Ronald Musagala ugandarra, Déborah Rodríguez uruguaitarra eta Manal Elbahraoui bahraindarra. Javier Mirón, Alberto Guerrero, Zoya Maumov edo Lorena Martín atleten izenak be nabarmentzen dira.

Arratsaldeko 17:00etatik 19:50ra bitartean, hainbat proba egingo dira eta horreetako batzuk eliteko atletei egongo dira zuzenduta. Gainera, umeentzako probak eta proba paralinpikoak be egongo dira.

Probak ikusteko sarrerea dobakoa izango da.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu