Amaia eta Lide Erbinak eta Anne Fernández de Corresek zidarra irabazi dabe Hanburgon

Bizkaie! 2023-07-10 09:50   Kirola

Gizonezkoetan Aratz de Goicoecheak eta Lander Gomezek irabazi dabe. 

Amaia eta Lide Erbina ahiztek eta Anne Fernandez de Corresek osotutako zazpiko errugbiko taldea kapaz izan da Krakoviako Europako Jokoetan hartutako jipoiari bueltea emoteko. Han podiumera igoteko hautagaietakoak ziran baina Txekiaren kontrako partidua amesgaizto bihurtu zan. Hanburgoko Europe Championship-ean, taldeak bere bersinorik onena erakutsi dau.

Multzoen fasean partidu guztiak irabazita, final laurenetan, Krakovian plaza olinpikoa irabazi eban Britainia Handiaren kontra eta finalerdietan Belgikai irabazita heldu da Espainia Hanburgoko finalera. Finalean neurketa guztiak 40 puntugaitik irabazi dituan eta bost partidutan entsegu bi besterik jaso ez dituan Frantzia eukan zain.

Nahiz eta frantziarrak nagusi izan eta Alemanian urrea boltsikoratu 26-7 irabazita, Alberto Soudeena izan da Frantziagaz indarrak neurtzeko kapaz izan dan bakarra. Hanburgon izan dauen bigarren postuari esker, Espainiak Europako zidarra irabazi eta denporaldiari amaiera bikaina emon deutso horrela.

Krakoviaren ondoren taldeak gogo handia eban berriro lehiatzeko eta maila onean. Hiru egun honeek zoragarriak izan dira, partidu asko irabazita. Ez dogu lortu frantziarren kontrako finalean, nagusi dirala erakutsi baitabe baina oso pozik gagoz txapelketa preolinpikoan geunkan arantzatxua atara dugulako, beraz, denporaldia holan amaitzeagaitik pozik gagoz adierazi deutso Anne Fernandez de Corresek Espainiako Errugbi Federazinoari.

Gizonezkoen taldean, barriz, Aratz Goicoechea eta Lander Gomezen selekzinoak 19-21 irabazi deutso Frantziari Hanburgoko torneoko finalean, Europako txapelketako sailkapen nagusian hirugarren postuan amaituz. Txekiaren kontra 52-0ko emoitzagaz lortutako garaipenak tokia ziurtatu eutsen final-laurenetan eta hor Belgikari 19-0 irabazi deutse. Finalerdietan Irlanda kanporatu dabe 19-24 eta finalean Frantzia gainditu dabe 21-19 emoitzeari esker.

Espainiak bere helburu guztiak beteta amaitu dau denporaldia: Munduko Serieetan maileari eustea, burruka olinpikoan jarraitzea eta Europako brontzea, Algarvenko seigarren postua ahaztutea.

Taekwondo


Jone Magdalenok eta Andoni Cintadok brontzezko dominak irabazi ditue Ozeaniako Edegian. Honi esker eta aurreko egunean President's Cup-ean lortutako beste dominei esker zerrenda olinpikorako puntu bildumatxuagaz bueltauko dira etxera Australiatik!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu