Badator XII. ehunmilak Ultra-Traila

Bizkaie! 2023-07-07 12:50   Kirola

Garagarrilaren 7, 8 eta 9an izango da.

ehunmilak jarduereak urtez urte hazten jarraitzen dau, pausuz pausu baina eten barik. 2023 honetan, hamabigarren edizinoan, parte-hartzaileen kopurua nabarmen handitu da, korrikalarien errekor historikoa lortu da 3 probetako emakumeetan eta 1.600 lagunetik gorako boluntariotza taldea izango da.

Aurten parke natural bi (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 herri bisitauko ditue parte-hartzaileek. Kirol arloari jagokonean urteroko 3 probei eusten jake:

● ehunmilak Ultra-Trail:

® Probea (168km / D+11.000m).

● Goierriko haundi biak trail (88km / D+6.000m).

● Marimurumendi maratoia (42km / D+2.300m).

Aurkezpenean izan dira Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria), Leire Artola (Beasaingo alkatea), Mikel Yerobi (Ternua Group-eko Brand manager-a), Mireia Trigueros (Euskal Mendizale Federakuntzako zuzendaritza batzordeko kidea eta mendi lasterketen arduraduna) eta Andoni Zubeldia (ehunmilakeko lasterketa zuzendaria).

Aurtengo datuetan igarri da parte-hartzaileen kopurua handitu egin dala 3 probatan:

Danetara, 14 herrialdetako 1.369 lagunek emon dabe izena.

Probaz proba 472 partaide ehunmilak Ultra-Trail® proban (11 talde taldekako modalidadean), 547 partaide Goierriko haundi biak trail proban eta 350 partaide Marimurumendi maratoian.

Emakumeen parte-hartzean errekor historikoa: 28 emakume ehm Ultra-Trail lasterketan; 53 emakume g2h trail lasterketan; eta 73 emakume mmm marathon lasterketan.

1.600 bolondres baino gehiago.

Osasun taldea: Boluntarioez gan, Gurutze Gorriko taldeak 150 kide baino gehiago ditu, baita larrialdietako 24 mediku be, bakotza bere erizainakaz egongo dana lanean arazorik izan ez daiten.

Anoa gunerik handienetan (Tolosa eta Etzegarate) zein kiroldegiko azken anoa gunean fisioterapia eta podologia zerbitzuak egongo dira.

Coloradoko (AEB) mendi garaietan egiten dan Hardrock 100 mile endurance run lasterketarako proba kalifikagarria da ehunmilak lasterketea.

EMF txapelketea: Goierriko haundi biak lasterketea Euskal Mendi Federakuntzako ultra txapelketa eta EMF ultra kopako azken probea izango da.

Astegoienean streaming-a egingo da helmugako pantaila erraldoian eta webgunean.

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu