I. Mendi Lasterketa Mailakatua Gamiz-Fikan, garagarrilaren 9an

Bizkaie! 2023-07-07 09:14   Kirola

Kirola, ingurumena eta historia batzen dituen irabazi-asmorik bako proiektua.

Lasterketariek Gamiz-Fikako Burdin Hesiko Memoria Ibilbidearen parte handi bat zeharkatuko dabe. Era berean, gure gudariek orain 85 urte, tropa frankisten aurrean demokrazia eta askatasuna defendidu zituen kokaguneetara hurreratzeko aukerea izango dabe.

Lasterketeak izango dituan 34 kilometroak Uribe Kostako hegoaldean kokatzen dira, edertasun naturaleko leku parebakoan, parte-hartzaileak profil oso zorrotza baina bakarra dauen lasterketan korriduteko erronkearen aurrean jarriko ditu.

Alkarte antolatzailea, herrian eta herrirako sortu barria dan Eperlanda Kultur Elkarteak, ibilbide mailakatua eskaintzeaz gan, 34 kilometro horreek, ibilaldi modalidadean egiteko aukerea be eskaintzen dau. Horrezaz gan, martxa laburra (12 km) egiteko aukerea be badago, edozeinentzat aproposa edo etxeko txikienakaz, familian, gozau ahal izateko modukoa.

Lasterketeak, parte-hartzaile guztiek ondo paseteaz gan, alkartasuna dau helburu nagusi eta batuko dan guztia Vall d Hebroneko Onkologia Institutuko Sarkomako Ikerketa Talde Traslazionalera bideratuko da, minbizi mueta arraro eta minoritario baten ikerketearen alde.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu