Locarnoko Nazinoarteko Zinemaldian estreinauko da 'Negu Hurbilak' fikzinozko filma
2023-07-05 11:07 ZinemeaNegu kolektiboaren lanaren mundu mailako estreinaldia abuztuaren 9an izango da.
Bartzelonako D'A Film Festival zein L ’Alternativa, Tarragonako REC, Xixongo Semilleru LAB edota Palmako Atlantida Film Fest jaialdietako industria sailetatik igaro ondoren, Locarnoko (Suitza) Nazinoarteko Zinema Jaialdian estreinauko da Negu Kolektiboaren lehen fikzinozko film luzea.
Cineasti del Presente sailean lehiatuko da, mundu osoko zuzendari hasibarrien lehen eta bigarren filmei eskainitako lehiaketa atalean. Abuztuaren 9an izango dau lehenengo proiekzinoa.
Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikeari buruzko filma da Negu Hurbilak eta igesaldi baten historia kontetan dau. Zubietan (Nafarroa) egin ditue errodaje lanak eta, hain zuzen, bertako herritarrak ibili dira antzezle lanetan. Horreekaz batera, Jone Laspiur da aktore profesional bakarra, neska protagonistearen azalean.
Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adriá Roca zuzendariek osotzen dabe Negu Kolektiboa.
Maluta* films eta Cornelius Films dira produktoreak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!