'Sirens' dokumentalak (Rita Baghdadi) irabazi dau 2023 Zinegoak Sari Nagusia
2023-07-04 08:21 ZinemeaLibanoko errealidadeak, Zinegoak 2023ko sarien protagonistak.
Bilboko LGTBIQ+ zine eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo sariak emon ditu bart. Film luze eta laburrik sarituenen kasuan Libanoko errealidadeak izan dira protagonista. Era berean, Zinegoakeko palmaresean nabaria da emakumeen presentzia, 9 saritik 6tan irabazleak emakumeak diralako.
EITB taldearen babesa dauen Zinegoak Sari Nagusia (4000 euro) Sirens dokumentalak eroan dau, Rita Baghdadi zuzendariarena. Epaimahaiaren ustez, panorama konplejua kontetan dau, gatazka politiko, sozial eta kulturala gorputzaren praktikakaz lotzen da, aldaketa eragiletzat gorputza desio, sormen, erresistentzia eta eraldaketa sozialerako leku lez eratuz: Erregimenak porrot egin ostean sortutako disidentzien ispilu.
Sirens izan da DOK kategoriako saridun nagusia, baina bertako epaimahaiak aitamen berezia egin deutso Juliaca Carik zuzendutako Uyra, a retomada de floresta lanari, ikuspegi dekolonialetik filmetan dauen testuinguruaren aurreko kosmobisino iragazkorra erakusteagatik.
FIK sailari jagokonez, Julia Muraten Regra 34 filmak irabazi dau, pelikula ausarta da, desioak mugak apurtzen ditualako eta gorputzak kokatuak eta politikoak diralako. Gainera, mailea lotuta dago narratiba zinematografiko barriakaz.
KRAK sailean, Theo Montoyaren Anhell69 lanak jaso dau saria, zinematografia-elegia boteretsu eta liriko baten bidez Medellingo queer gazteek jasaten daben indarkeria agirian ixten dauelako.
Publikoaren saria, 1000 eurokoa, Dania Bdeir-en Warsha film laburrak eroan dau, azken astean zinemaldiko aretoetara joan diranek euren botoakaz emondakoa. Lan honek Senior Epaimahaiaren saria be irabazi dau, aurrez aurre dagozan mundu biren gainean eregita dagoalako: Mundu zapaltzaile eta ilun batetik, zailtasunez eta arriskuz beteriko bide baten ondoren, bere barruko askatasuna bizitera igaroten dalako.
Gazte epaimahaiak Isa Luengo eta Sofia Esteve Santojaren Perpetua felicidad film laburra saritu dau, islatzen dauen istorioagaitik eta naturaltasunagaitik. Paco Ruizen Desviación Típica lanarentzat izan da euren aitamen berezia.
Aniztasun eta Giza Eskubideen epaimahaiak Tünde Skovranen Who I Am Not film luzea saritu dau, oraindino oso ikusezina dan sexu arteko disidentziaren bide bi eskaintzen ditualako. Persona intersexualen bizitzak zeharkatzen dituen egiturazko indarkeriak erakusteaz gan, filmak loturak eta laguntza eta jagoletza sareak be erakusten ditu. Sariak 1.500 euroko balioa dau eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzako eta Aniztasuneko Zuzendaritza Nagusiak emoten dau.
Epaimahaiak aitamen berezia egin deutso Uyra: a retomada da floresta lanari, estetika eder eta bareagaz erakutsi dauelako trans identidade ez-binarioaren eta periferiako gorputz-lurraldearen defensearen arteko alkargunea.
Lesbianismoaren eta Generoaren sariari jagokonez (1.500 eurokoa da eta Bilboko Udaleko Bardintasun Arloak babesten dau), saria Casa Sébastien Lifshitz-en Susanna lanak hartu dau (Zinegoak 2021eko ohorezko saria). Arrazoiak honakoak: Etxearen eta protagonisten historia dokumenteteagaitik, hareen testigantzak kontu handiz eta errespetuz agertuz eta garai haretako erreferentziarik ezean, komunidadean besarkatzen dira.
Horrezaz gan, aitamen berezia egin deutse Tünde Skovrango zuzendariaren Who I Am Not filmari, identidade intersexualetara hurreratzagaitik, Hegoafrikako protagonista biren istorioa antzeztuz eta nagusi dan binarismoa agirian itxita eta kolokan jarriz.
Interpretazinoaren profesionalek Fikzinozko Film Luzeetan Protagonistearen Interpretazino Onenaren saria be emon deutse Sol Mirandari (Regra 34), unibertso ugari bikain lantzeagaitik.
Eta Antzezpen Sekundariorik Onena Mutt filmeko Alejandro Goicentzat, bere begirada samur eta egiazkoagz hunkitzeagaitik.
ZG/PRO WIP saria Egoitz Arbiol Albeniz eta Ibai Fresnedoren Armairutik plazara proiektuak jaso dau, Hiruki Larroxa Kooperatibeak produzidutakoa. Saria Music Library SFXek emoten dau eta saria AudioNetwork eta AltMusic produkzino katalogoetarako sarbidea dauen tarifa laua da.
Behin 20. edizinoa amaituta, sail ofizialeko film batzuk Filmin plataforman gozau daitekez garagarrilaren 5era arte: Casa Susanna, Los agitadores, Regra 34, De noche los gatos son pardos... Horrezaz gan, beste hainbat lan be ikusi ahal izango dira: Ángeles Cruz ohorezko sariari buruzko atzera begirakoa, 20. urteurrenari buruzko ziklo berezia, euskerazko O.S. zikloa eta beste batzuk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!