'Bizikletak 150 urte' erakusketea Amador Tolosaren piezakaz

Bizkaie! 2023-07-03 07:57   Kirola

Erakusketea San Telmon egongo da abuztuaren 6ra arte.

urtengo Tourraren urtekerea Euskal Herrian egingo dala-eta, Bizikletak. 150 urte erakusketeak Amador Tolosa gipuzkoar bildumagilearen 80 bizikletako aukeraketea ekarri dabe San Telmora. Erakusketea museoko eleizan egongo da ikusgai bagilaren 27tik abuztuaren 6ra, museoko sarrera orokorra erosita.

Erakusketa bost ataletan dago atonduta, bizikletekin lotutako arlo gutiei erreparauta: Ofizioak, historia eta bilakaerea, kiroletakoak eta txapeldunak, Euskal Herrian sortutakoak eta umeeta gazteentzako bizikletak.

Ofizioak

Lanbide ugaritan erabilitako bizikletak egongo dira, besteak beste, postari edo suhiltzaileek erabilitakoak. Atal honetan 7 bizikleta dagoz, zaharrena 1914. urtekoa.

Historia eta bilakaerea

Hau da atalik zabalena, izan be, 26 bizikleta dagoz. 1860an Espainian produzidutako bizikleta bat eta XXI. mendean EBetan sortutako beste bat; hiru mende zeharkatzen dituan atal honetan Alemanian, Frantzian (hasiera-hasierako Michaux-k sortutako bizikletea), Holandan, Ingalaterran eta Italian sortutako piezak be batu ditue, marka askotakoak.

Kiroletakoak  / Txapeldunak

16 bizikleta dagozatal honetan, horreetako batzuk XX. mendeko lehen hamarkadako Tourretan erabilitakoak, eta tartean Ferrarrik 1980. urtean sortutakoa be. Horreekaz batera ikusi daitekez Tourra irabazitako lau txirrindulariren bizikletak be: Txomin Perurena, David Etxebarria, Samuel Sánchez eta Fernando Escartín, beste batzuekaz batera.

Euskal Herrian sortutakoak

16 bizikleta, danak XX. mendekoak -20ko hamarkadatik 90eko hamarkadara-, Euskal Herrian bizikletearen inguruko industriari esker: BH, GAC, Orbea, Razesa.

Ume eta gazteentzako bizikletak

Umeentzajko eta gazteentzako bereziki egindako 15 bizikleta, zaharrena XIX. mende amaierakoa -egurrezko belozipedoa-, eta barrienak XXI. mende hasierakoak, besteak beste Chopper modukoa.

- Ordutegia: Martitzenetikdomekara: 10:00-20:00.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu