Urrea Pau Echanizentzat eslalon piraguismoko K1eko patruilen proban
2023-06-30 08:10 KirolaK1eko banakako lehian Maialen Chourraut eta Pau Echaniz finalerdietara pasau dira.
Eslalon piraguismoak lekukoa hartu dau bart Krakovia-Malopolskako Europako Jokoetan eta kayak taldea ezin hobeto hasi da. Pau Echaniz, David Llorente eta Miquel Trave hirukoteak urrea irabazi dau K1eko patruilen lehiaketan. Zortzigarren atean golpe bakar bategaz, 97.04ko denporea markau dabe lehen postuan amaitzeko, Poloniaren eta Frantziaren atzetik.
Probea amaitu ondoren, talde poloniarrak erreklamazinoa egin dau Pau Echanizen golpeagaitik, baina probea amaitu eta 25 minutura egin dau. Espainiak kontrako erreklamazinoa egin dau, eta hor hasi da jantzaldia bulegoetan. Espainiako Piraguismo Federazinoak urrea lagatea erabagi dau baina azkenean atontzaileek gauzak hasieran egozan moduan ixtea erabagi dau, urrea Espainiari, zidarra Poloniari eta brontzea Frantziari emonez.
Pau Echanizek Poloniara joandako Basque Teameko komunikazino taldeari esan deutso eguna ahalik eta ondoen zarratzen dala urrezko domina horri esker. Taldeko kideek urte asko daroez alkarregaz lanean eta batez be Echaniz eta Traveren artean hartu-emon onak dagoz.
Bestalde, nesken taldeak domina oso gertu izan dau K1eko patruila-proban. Maialen Chourraut, Olatz Arregui eta Laia Sorribes hirukoteak podiumeko hirugarren postuan igaro dau probearen zatirik handiena, bigarren atean golpetxu bat emonda eta 114.87ko denporea eginda, baina probea amaitzean, Frantziak erreklamazinoa egin dau 50 puntuko penalizazinoagaitik, epaileek arrazoia emon deutse frantziarrei eta podiumeko lehen tokira igaro dira. Holan, Frantziak urrea irabazi dau, Txekiak zidarra eta Alemaniak brontzea.
Banakako txapelketeari jagokonez, patruilen lehiaketea baino lehen, Pau Echaniz izan da uretara sartu dan Basque Teameko taldekideetako lehenengoa. Palista gazteak ez du arazo handirik izan gizonezkoen K1eko finalerdietan sartzeko, 87.84ko denporea eginez (+3.83) eta laugarren atean puntu biko penalizazinoa jasoz. 11. postuan amaitu dau lehen jatsierea eta, beraz, zuzenean pasau dau zapatuko finalerdira, barriro bajatu behar izan barik.
Rio de Janeiroko txapeldun olinpikoa eta Tokion 2021ean zidarrezko dominea eta Londresen brontzezko dominea irabazi zituan Maialen Chourrautek be ez dau lanera itzuli behar izan Kolnako kanalean, lehen jatsierearen ostean. Lasartearrak hamazazpigarren amaitu dau lehen sailkatze probea.
Olatz Arreguik, barriz, ez dau egun ona izan Kolnako kanalean. Pragako Munduko Kopan jokatutako azken proban, donostiarraren emoitza onak lehen jardunaldian kortea pasauko ebala pentsau arren, ez zan holan izan. Lehen jatsieran 29. postuan amaitu du, golpe bigaz, eta bigarrenean ez da sartu finalerdietarako txartela emoten eben hamar postu onenen artean, 13. amaituz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!