Ikasleen Big Band-ak hiru kontzertu eskainiko ditu udan
2023-06-29 09:10 MusikeaInstrumentazinoagaitik eta soinuagatik, bakarra da EIJO munduan.
Udan gagoz eta ikasleak oporretan. Eta azken urteetan jazoten dan moduan, musika onaz gozetako hitzorduak be hemen dira, EIJO - Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrearen eskutik. Euskal musika tradizionalaren ikutu eta kutsu nabarmeneko aireak, Big Band baten ikusgarritasunean txertatuta. Gitxitan ikusten dana, bai bere instrumentazinoagatik eta bai soinuagaitik be. 14 urtetik 20ra bitarteko 29 neska-mutil gazte dira taldean, Euskadiko jazzaren eta folklorearen etorkizuna. Nazinoarteko entzutea daben hainbat konpositorek EIJO orkestrakao idatzitako lanak joko ditue datozen egunetan. Luis Verde, Miguel Blanco, Chris Kase, Alain Sancho eta Carlos Sagik idatzitako musikea izango da: Big Band handietarako konposautako errepertorioa, Euskak Herriko musika-tresnakaz fusionauta. Albokeari, txistuari, txalaparteari eta trikitiari leku egiten baiteutse ikasleen proiektu honek.
Kontuak kontu, aste honetako astelehenean, bagilaren 26an hasi eta garagarrilaren 2ra bitartean, EIJOko musikari gazteak astebeteko konzentrazinoa egiten dagoz Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, datozen egunetan eskainiko dituen kontzertuak preparetako. Aurten hiru kontzertutan joko dabe ikasleek Big Band taldearen
errepertorioa.
Kontzertuak
Lehenengoa bagilaren 30ean izango da, Amurrio Antzokian, arratsaldez; bigarrena garagarrilaren 1ean, Azkoitiko Balda plazan, 20:00etan; eta azkena, garagarrilaren 2an, Getxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiaren egitarauaren barruan. Ohikoa danez, taldeak 60 minutu inguruko errepertorioa eskainiko dau aitaturiko herri horreetan. Hainbat enkargu eskatu jakez nazinoartean ospe handiko hainbat konpositoreri eta horreek beren-beregi idatzi dabe EIJO taldeak jo deiezan. Nabarmentzekoa da EIJOren instrumentazinoa eta sonoridadea bakarra dala munduan, Big Band tradizionalaren errepertorioa eta Euskal Herriko bertako instrumentuak buztartzen baititu.
Obrak idatzi dituen konpositoreak honako honeek izan dira:
- Luis Verde: Konpositorea eta saxofonistea, jazz musikan bere belaunaldikoen artean garrantzitsuenetakoa. Norvegian konposizinoa ikasten dabil.
- Carlos Sagi: perkusinojolea, pedagogoa eta konpositorea. SGAEren Big Band-erako konposizino lehiketearen irabazlea.
- Chris Kase: tronpetista amerikarra eta Musikeneko irakaslea. Munduko jazz musikari onenakaz ibili iza da.
- Miguel Blanco: Gammy sariduna, Latin Jazz diskorik onenagaitik. SGAEren Jazz konposizino lehiaketako irabazlea.
- Alain Sancho: European Blues Challenge lehiaketearen irabazlea Travellin Brothers taldeagaz eta Bilboko Konserbatorioko irakaslea. EIJoren koordinatzailea be bada.
Euskadiko ikaslerik bikainenak
2023 honetan EIJO-ko 29 musikari gazteak joan zan abenduaren 18an Donostiako konserbatorioan egindako hautaproben bidez aukeratu zituen. Proba horreetan Euskadiko musika eskola eta konserbatorioetako ikaslerik bikainenak aukeratu ziran, kalidaderik goreneko instrumentazinoa lortzea izaten baita helburua urtero. Aurtengo protagonistak honako honeek dira:
- Ahotsa: Ariane Cagno eta Dánae Riaño.
- Albokea: Hector Viñas.
- Bateria: Mikel Apellániz, Jon Tubia eta Miguel Robles.
- Baxu elektrikoa: Ibai Espino eta Joxe Zeberio.
- Gitarra elektrikoa: Marcos García.
- Pianoa: Itxaso Alberdi eta Leire Matovelle.
- Saxofoia: Paul Muñoz, Hugo Domínguez, Enara Eguileta, Mario Arroyo eta Izan Quintela.
- Trikitia: Ander Alkain.
- Tronboia: Asier Zufiaur, Adrián Zarrabeitia, Asier Gutiérrez eta Hector Dominguez.
- Tronpetea: Aitor Abio, Imanol Suberviola, Xabier Aguado eta Oier Arrondo.
- Txalapartea: Urtzi Amuriza, Pau Egea eta Mara Albistur.
- Txistua: Oiher Palacios.
o Zuzendaria: Alain Sancho.
o Irakasleak: Noa Lur, Iban Gurrutxaga, Iñar Sastre, Rubén Salvador, Carlos Sagi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!