Pelikula zaharrena 20. hamarkadakoa da

Bizkaie! 2023-06-27 12:18   Zinemea

Euskadiko Filmategiak txirrindularitzeari buruzko material guztia eskaini dau.

Frantziako Tourra Euskaditik igaroteagaz bat eginik, Euskadiko Filmategiak zinema eta txirrindularitza zaleak omendu nahi ditu eta bere artxiboko kirol honi buruzko 92 filmak batu eta bere webgunean jarri ditu guztien eskura.

Txirrindularitza bilduman joan dan mendeko 20 eta 80 urteen bitartean partikularrek filmautako filmak dagoz.

Filmategiaren atariko Funtsak atalean konsultau ahal izango dira Txirrindularitza bildumako 90 film amateurrak, partikularrek filmautakoak eta Euskadiko Filmategian digitalizau, dokumentau eta katalogau diranak. Joan dan mendeko 20 eta 80 urteen bitartean egindako filmazinoak dira eta bertan ikusi daitekez amateurren lasterketak, Frantziako Tourreko etapak eta Euskadiko Sei Orduak, besteak beste.

Pelikula zaharrena 20ko urteetakoa da (ez dakigu zehatz zein urtetan grabau eben) eta Ricardo Bastida arkitektoaren familiak itxi dau. Jentea mendate batean txirrindulariak noiz igaroko zain ikusten da irudi horreetan.

Aitagarria da V. Gran Premio Bicicleta Eibarresa (1956) filma, Eibarko Udalak itxitakoa eta Euskadiko Filmategiak zaharbarritua.

Horrezaz gan, profesionalen, amateurren eta kadeteen lasterketen filmazino asko ikusi daitekez; Donostian eta Lasarten 1965ean egindako munduko txirrindularitza-txapelketetako irudi batzuk; Frantziako Tourreko etapak Euskadi eta Pirinioak zeharkatzen; edo Espainiako Itzuliko etapen irudiak Donostian amaitu zanean, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu