Angeles Cruz protagonista Zinegoak jaialdiaren hasieran

Bizkaie! 2023-06-27 09:19   Zinemea

Arriaga Antzokian jaso eban ohorezko saria.

Alaitz Arenzana, Angeles Cruz (erdian) eta Julen Nafarrate | Ikusi handiago | Argazki originala

Ángeles Cruz zinemagile mexikarrak 2023ko Zinegoak ohorezko saria jaso dau. Juliana Curi zuzendariaren Uýra: The RisingForest, 2022 film luze dokumentalaren emonaldiagaz itxi da inaugurazinoa; lana Amazoniako oihanean filmau zan. Nerea Arriolak eta Aitziber Garmendiak aurkeztutako ekitaldia izan da.

Angeles Cruz, Zinegoak ohorezko saria

Dama-k babestutako 2023ko Zinegoak jaialdiaren ohorezko saria Ángeles Cruz aktoreak, gidoilariak eta zinema-zuzendari mexikarrak jaso dau. Ángeles Cruzek zinema-lanera eroan dau emakume, indigena eta lesbiana lez egiten dauen gizarte-salaketea. Joan zan edizinoan Lesbianismo eta Genero saria jaso eban Jaialdian; kontaketeak eskualde mixtokoko emakumeek bizi dituen burruka batzuk erakusten ditu, hala nola, sexu-askatasunerako eta indarkeria matxistearen ondorioz gorputzak defendiduteko eskubidea.

San Miguel el Granden (Oaxaca) jaiotako zinegilea bere inguruagaz konprometidudako sortzailea da. Bere zinemagintzan kostunbrismoari aurre egiten ahalegintzen da landa-eremuko eta komunidade indigenetako errealidadeak irudikatzen dituanean. Ausardia handiz atara ditu argitara komunidade indigenetako istorio ezkutuak. Haren lanen bidez, istorio horreei heltzeko eta eraldatzen hasteko alkarrizketa eta burruka-esparruak sortzen ditu. Alkarrizketa barriei bide emoteko premineak bultzatuta, holako gaiak lantzen ditu, besteak beste, emakumeen kontrako indarkeria, umeen kontrako abusua, matxismoa, marjinalidadea, pobrezia eta sexu-aniztasuna.



Sirens dokumentala, gaur, hilak 27

Rita Baghdadi zuzendariak filmautako dokumentala ikusteko aukerea izango da gaur, hilak 27, arratsaldeko 21:30ean Bilboko Golem zinema-aretoan. Jatorrizko bersioan izango da, gaztelaniazko azpititulugaz.

Slave to Sirens metal musikako taldearen bizitzari eta musikari buruzko kontakizun intimoa da. Bost gazte dira taldean, eta gero eta ospe handiagoa izango dabe Libanoko iraultzearen testuinguruan. Burruka egingo dabe laguntasunari, sexualidadeari eta herrialdeak bizi dauen iraultzeari aurre egiteko.

Fitxa teknikoa:

- AEB-Libano, dokumentala (2022)

- 78 min. iraupena.

- Zuzendaria: Rita Baghdadi.

- Produkzinoa: Rita Baghdadi eta Camilla Hall.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu