Aitor Francesena surflariak Munduko bi zirkuituak irabazi ditu

Bizkaie! 2023-06-26 08:59   Kirola

Zarautzekoak hiru proba puntuagarrietatik bi irabazi ditu zirkuitu bakotxean.

Basque Teameko Aitor Francesenak bikain jarraitzen dau eta irabazi eta irabazi dabil eten barik. Bai estaduan, bai nazinoartean, sekulako denporaldia egiten dabil. Kanarietako Las Canteras hondartzan egindako Para Surfingeko Espainiako Kopearen barruko txapelketea irabazi eta aurten jokatu dituan gainerako nazinoarteko txapelketetan be bardin. Helburua da barriro Munduko txapeldun izatea, igaz bezela, baina orain zirkuitu bitan.

Alde batetik, Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour 2023 txapelketak hiru ekitaldi ditu: Hawaii Adaptive Surfing Championship, maiatzaren 8tik 13ra Waikikin (Oahu) jokatutakoa; Costa Rica Open Pro of Adaptive Surfing, bagilaren 20tik 23ra Puntacanterasen (Costa Rica) jokatutakoa; eta finala, US Open Adaptive, irailaren 6tik 10era Oceansiden (Kalifornia) egingo dana. Zirkuitu honetan 17 herrialde baino gehiagoko 100 surflari ingurukk parte hartzen dabe. Aitorrek lehen bi probak irabazi ditu, azkena atzo bertan.

Bestalde, AMP Surfak (Surfalari Anputaduen Elkartea), Surf Leaguerako sortzaileek eta Nazinoarteko Surf Elkartearen (ISA) berme eta estandarrakaz beste zirkuitu paralelo bat proponidutenn dau eta hor be Aitor Francesena da naguysi. Lehen garaipena Kalifornian izan zan eta bigarrena orain bost egun eskas Jacó hondartzan (Costa Rica). Zirkuitu honetan finalak Kalifornian egingo dira urrian edo zemendian eta oraindino baieztatu barik dago Huntington Beachen edo Pismo Beachen izango dan.

Aitor Francesenaren indarrak eta palmaresak ez dabe mugarik. Espainiako txapelduna da, 2016an eta 2020an Munduko txapeldun izan zan, 2017an brontzea irabazi eban eta 2018an eta 2021ean laugarren izan zan. Orain arte egindako guztiaz gan, igaz, 2022an, Munduko zirkuituan lehiatzen hasi eta irabazi egin eban, US Opena irabaziz eta Waikikin bigarren postua boltsikoratu ondoren.

Aitor Francesena aitzindaria izan da askotan bere bizitzan. Esan bezela, Zarautzen surfari ekin eutson lehen zoroetako bat izan zan, diziplinako lehen entrenatzaileetako bat eta estadu mailako lehen hautatzailea eta beragaz batera, Aritz Aranburu birritan heldu zan surfaren Munduko elitera.

53 urte ditu baina ez jako burutik pasau be egiten surf-ohola alboratzea. Epe luzera olinpikoa izateko erronkea dauka: Gorputzak eta buruak eusten badeuste eta surf egokitua azkenean programa paralinpikoan sartzen bada, Los Angeles 2028an egongo naz lehiatzen eta dana emoten esan dau Gallok behin baino gehiagotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu