Surf eguna Zarautzen
2023-06-21 10:39 KirolaBlue Banana markeak surf egun onena ospatu dau Kind Surf GKEarekin batera.
Blue Banana moda eta abentura markeak Zarautzen atondu dau kirol jardunaldi bat nazinoarteko eguna dala eta. Bagilaren 20an egin eben, Kind Surf GKEgaz batera. GKE hau, egoera ez hain onean dagozan gazteei laguntzen deutsie, hareen egunerokotasuna hobetzeko, surfa eta ingurumen-hezkuntzea tresna terapeutiko lez erabiliz.
Moda markeak, 5.000 mila euro emon ditu eta euren jarraitzaileen artean dirua batzeko kanpainea aktibau dau.
Erakunde biek, Zarautzeko hondartzea aukeratu dabe ekitaldirako, ez bakarrik euskal kostaldeko zabalena dalako, munduko surflariendako ezagun eta preziatuenetakoa dalako be. Beraz, Blue Banana eta Kind Surf taldeak, zazpi monitoregaz, aktibidade fisikorako sarbide erraza ez daben inguruko gazteentzako eguna ospatu dabe.
Gazteak, esperientzia eta argazki ugariez gan, ezusteko jantzi opariak eroango ditue etxera. Horreen artean, egunerako bereziki diseinautako neoprenoak. Jardunaldian, Alazne Aurrekoetxearen ezusteko bisitea be izan da, Blue Banana markearen filosofia lehen eskutik ezaguten daben surflari profesionala. Javier eta Jose Postiga argazkilari profesionalak be bertan izan dira, erretratugile lanetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!