Sustapen eta publizidaderako laguntzak emon ditue

Bizkaie! 2023-06-20 10:35   Zinemea

Orkestra Lurtarra film luzeak 43.634,56 euro eroan ditu.

AIE 'Orkestra Lurtarra' animazinozko film luzeak 43.634,56 euro eroan ditu | Ikusi handiago | Argazki originala

2023ko bagilaren 19ko hitzarmenak fikzino eta animazinozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapen eta publizidaderako 2023ko deialdirako laguntzak zehaztu ditu Zineuskadi Elkarteak.

Finkatutako oinarriei jarraituz, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean, Balorazino Batzordeak aurkeztutako proposamenak ebaluau zituan.

Guzaka holan dirala, aurkeztutako proposamenak aztertu eta ebaluau ondoren, Balorazino Batzordeak Zineuskadiko Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu eutsozan txostena eta laguntzak emoteko proposamena, presidenteak laguntzak emateko dagokion hitzarmena eman eta horien zerrenda argitara zezan. Horiek hemen adierazitako moduan banatuko dira:

Emondako laguntzen zerrendea:

- Txintxua Films, S.L. 918 Gau (Sormenezko dokumentala) 6.270,27€

- Maluta Films, S.L. Ainarak (Sormenezko dokumentala) 12.000,00€

- BIB2 Ainhoa AIE Black is beltza 2 (Animazinozko film luzea) 43.797,19€

- Señor y Señora , S.L. Canto cósmico (Sormenezko dokumentala) 4.130,20€

- Producción de imagen - Sincro S.A. Los Xey (Sormenezko dokumentala) 12.000,00€

- Jarraituz Filmak AIE Orkestra Lurtarra (Animazinozko film luzea) 43.634,56€

- Yoko Hiru AIE Yoko Oporretan (Animazinozko film luzea) 28.167,77 €

Danetara: 150.000,00 €

Ukatutako eta artxibautako eskaeren zerrendea:

Unico Estudio Creativo S.L. Unicorn Wars (Animazinozko film luzea): Balorazino-fasean ez dau lortu eskuratu daitekeen gitxieneko puntuazinoaren % 50.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu