Gaur zabaldu da Hiri Kroserako izen-emotea

Bizkaie! 2023-06-19 13:52   Kirola

Bost kategoria egongo dira eta bakotxak bere ordutegi, ibilbide eta sariak izango ditu.

Aste Nagusiko uri lasterketea abuztuaren 25ean atonduko dabe Bilboko Konparsak kolektiboak. Gaurtik aurrera posible izango da izena emotea, doban, hainbat kategoriatan. Interesa daben lagun guztien eskura egongo da, hori bai, aurretiaz izena emon eta dorsala hartu behar da derrigorrez, kategoria guztietan. 

- Txikiak (300 dorsal):

    Distantzia: 450 m
    Urtea: 2017 - 2023
    Urteerak: 17:00 neskak // 17:10 mutilak

- Alebinak (250 dorsal):

    Distantzia: 900 m
    Urtea: 2011 - 2016
    Urteerak: 17:20 neskak // 17:35 mutilak

- Gazteak (150 dorsal):

    Distantzia: 1250 m
    Urtea: 2006 - 2010
    Urteerea: 17:50

- Gurpil aulkiak (15 dorsal )

    Distantzia: neskak 900 m // mutilak 1800 m
    Urteerea: 18:05

- Beteranoak  (1.200 dorsal )

    Distantzia: 6000 m
    Urtea: 2005
    Urteera: 18:25

Aste Nagusia XXV. Hiri Krosa, lasterketa herrikoia eta federatua da, Bilboko Konparsak federazinoak atonduta. Bilbon 2023ko abuztuaren 25ean izango da, barikuan, Aste Nagusiaren Egun Handian. Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu